Kadeteen Espainiako Txapelketa antolatzen itxiko du denboraldia Lauburuk

2019-05-30T18:36:33+02:0030/05/2019|Tags: , , |

18/19 denboraldi ahaztezin hau amaitzear da eta Lauburuk kadeteen taldearekin Espainiako txapelketaren aurreko fasean parte hartuz eta ekimena antolatuz esango dio agur. Luxuzko kartela izango dugu bertan; Mikel Raposoren mutilak lehenengo mailan taldeak dituzten hiru klubetako kadeteak izango dituzte aurrean: Ribera de Navarra, Sala 10 Zaragoza eta FC Barcelona. Klubarentzat hain berezia izan den denboraldi hau ixteko kartel paregabea, zalantzarik gabe.   Klubak egun berean antolatu duen Lauburu eguneko festak jarriko dio ginga pastelari. Larunbat egun guztian ospatuko da San Bartolome plazan eta bertan, puzgarriez gain, bazkari herrikoia egingo da jokalari, tekniko, guraso zein jarraitzaileentzat. Bazkariko txartelak ohiko tokietan daude [...]