Lauburuk Gipuzkoako Kopa irabazi du

Pasa den larunbatean Areto Futboleko Gipuzkoako Kopa irabazi zuen Lauburuk, finalean Tolosako Herrikideri 0-6 irabazi ostean. Finalaurrekoan Laskorain izan zuen aurrean eta honi ere, emaitza berarekin irabazik zion ostiralean. Lehenengo finalaurrekoa jokatu zuten Lauburuk eta Laskorainek. Hasieratik ikusi zen ibartarrek martxa bat gehiagorekin ari zirela jokatzen, eta horren emaitza hasierako bost minutuetan sartutako gol kopurua izan zen. Andonik ireki zuen markagailua, Tolosako atezaina ustekabean harrapatuz 30 metroetatik botatako gol [...]