Norgehiagoka irabazi eta onenen ondoan egoteko lan asko egin behar izan du Lauburuk (8-3)

2018-11-28T14:43:29+01:0028/11/2018|Tags: , , , |

Markagailuak adierazitakoaren kontra, norgehiagoka oso parekatua izan zen eta Lauburuk lan asko egin zuen neurketa irabazteko. Pazientziaz jokatuz, bi minutuetan 1-3ko emaitza aldrebesa irauli eta lehenengo zatiaren amaiera bikain batean indartu zuen garaipena. Bigarren zatian bere errekurtsoez baliatzen jakin izan zuen talde moreak eta pixkanaka tartea handitzen joan zen 8-3ko emaitzara iritsi arte. Mariano Rico taldeak hasiera-hasieratik utzi zuen garbi, ez zela Belabietara arratsalde pasan etorri. Lehenengo jokaldiko jaurtiketa bat kornerrera bidali zuen defentsak eta korner hau ateratzean egin zuten bisitariek 0-1ekoa. Javik egin zuen tiroa, taldearen jokalari erasokorrenak, Antxoni jo eta ate morean sartu zen baloia. Bi taldeak baloiaren [...]