Bururik altxa gabe jarraitzen du Lauburu Ibarra Mahalak
4-2 galdu zuen Lauburu Ibarra Mahalak Zierbenaren kontra ligako seigarren jardunaldian, bururik altxa gabe jarraitzen duelarik. Bolada txarra pasatzen ari diren bi talde elkartu ziren larunbatean, eta biak ere jokalari batzuen faltan, oso kontserbadore egon ziren lehenbiziko minutuetan, arriskatu gabe, kontrako golen bat jasotzeko beldurrez. Lehenengo zatiaren erdialdean hasi zen norgehiagokaren dinamika aldatzen; bi taldeak lerroak separatzen hasi ziren eta era bortitzagoan jokatzen, partidua ikusgarriagoa eginez. Aukerak ere sortzen joan ziren bi aldeetan, baina bertako taldea aurreratu zen; 14. minutuan ibartarrek jokoa eraikitzeko garaian egindako akats batez baliatu eta 1-0ekoa egin zuten. Emaitza honekin amaitu zen lehenbiziko zatia; joko [...]