Lidertza barrandatzen jarraitu nahi du Lauburuk

2019-04-30T16:00:09+02:0030/04/2019|Tags: , , |

LAUBURU KE IBARRA – SALA QUINTO F.S. Pasa den larunbatean Cuellarren lortutako justuko garaipena ospatzeko ere denborarik gabe, Ibarrak ligako beste hitzordua du asteazkenean, maiatzaren 1ean. Sailkapena argitzen doan garai honetan, talde morea Alzira liderraren atzetik doazen bakarrak moreak izatea ahalbidetu dute azken emaitzek, atzeago datozen taldeei 2 eta 4 puntuko aldea ateratzen die-eta; San Juan eta Tafatrans talde nafarrek elkarren artean jokatuko dute jardunaldi honetan. Tesitura honetan asteazkeneko norgehiagokak aukera ezin hobea eskainiko dio talde moreari ligako titulua lortzeko saiakerak agortzeko. Ez da batere erraza izango. Aragoiko Sala Quinto kategoria honetan partehartze handiena duen taldea da eta salbaziorako aukerak [...]