Lauburu KE Ibarrak asteburu historikoa burutu du

2018-05-15T13:26:27+02:0015/05/2018|Tags: , |

Jokoan zeuden emaitza garrantzitsu guztiak aldeko izan dira asteburu honetan, eta ez da errepikatzen erraza izango. Bazterketak jokatzen zituzten talde guztiek irabazi zituzten beren norgehiagokak eta lehenengo taldeak, larunbat arratsaldean Guadalajaran bertako taldeari irabazita eta Iruñean Zierbenaren porrotaz baliatuz datorren denboraldian errege kopan postu bat lortuta, urrezko amaiera eman zion asteburuari. Klubeko zortzi taldeetatik bostek denboraldiko azken sprint honetan helburu garrantzitsuak lortu dituzte, eta beste hiruak ere, merituzko postuetan amaitu dituzte beren txapelketak, klubaren garapenari ekarpen handia eginez. - Infantilen kategorian Gipuzkoako txapeldunak. - Jubenilen Ohorezko Mailan Euskadiko Euskal Kopako finalistak. - Jubenil Territorialean ligako finalistak. - Emakumezko Territorialean ligako [...]