LAUBURU K.E. IBARRA – LASKORAIN K.E.
Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten.
Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten defentsa eta handik eusten zieten ibartarren erasoaldiei, kontra bizkorrekin ezustean harrapatu nahian. Lehenengo aukera moreak iritsi ziren honela, kanpoko jaurtiketen bidez; baina batzuetan atezainaren lanagatik eta bestetan zutoinengatik, markagailua geldirik mantendu zen lehenengo minutu hauetan. Azkenean Laskorain izan zen lehenbiziko tantoa egiten; Beñat Balerdi, taldeko kapitainak bere kantxan ostu eta Josebaren aurrean jarri zen bakar-bakarrik. Atezain morea driblatu eta zuzeneko jaurtiketa batekin menderatu zuen. Hamargarren minutua zen eta lehenengo kolpea Laskorainena. Talde morean ez zuen zartako handia eragin gol honek eta bere aukerak jokatzen jarraitu zuten etxekoek, baloia mantenduz eta tolosarren atera botaz, baina langa edota zutoinek eragozten zuten oraingoan ere, markatzea. Gutxienez bost jaurtiketa more geratu zituzten aurkarien zutoinek lehenengo zatian. Zati hau amaitzeko bost minutu faltan ordea, Oihanek, Javi Saldisek lagunduta, zutoinean jo eta sareetan sartu zen jaurtiketa zuzen bat bota zuen, eta banako berdinketarekin erretiratu ziren aldageletara bi taldeak.
Bigarren zatian lehenengoaren antzeko gidoia ikusi zen, nahiz eta hasieran bisitariek martxa bizkorrago batekin atera ziren. Honen ondorioz, susto pare bat eman zuten, baina Joseba ondo moldatu zen eta lortu zuen emaitza ez mugitzea. Minutua goraka zihoazen heinean, Laskorainek bere defentsan sinesten jarraitzen zuen eta Belabietan puntuak lortzeko aukera, gehienbat ikusita bigarren zati honetan ere, posteak aldeko zituztela. Dani, Andoni eta Beñatek jaurtiketek halaxe iritsi ziren. Norgehiagoka amaitzeko sei minutu falta zirela, berriro Oihanek beste jaurtiketa zuzen bat egin eta postetik gertu sartu zuen atean jarraitzaileei bigarren poza emanez. Hemendik aurrera Laskorainek atezain jokalaria atera zuen. Lauburuk markatzeko bi aukera izan zituen amaitze eta sake bizkor batean, baina ez zuten ondo aprobetxatu. Azkenean Beñat izan zen berriro, gol inguruan egindako alderatze bat aprobetxatu eta markagailua berdintzen. Etxekoek ez ziren berdinketarekin konformatzen eta Oihan atera zen atezain jokalari moduan. Baloiaren lehenbiziko zirkulazioan bertan, Oihan berak Antxon anaiari pasa eta honek bigarren zutoinean errematatuz markagailua berriro Ibarra aldera ekarri zuen. Azken hiru minutuak bihotzekoa emateko modukoak izan ziren; Laskorainek dena eman zuen, baina Lauburuk defentsan lan ona egin zuen eta aldea mantentzea lortu zuen.
Holaxe amaitu zen beste derbi bat, amaiera arteko emozioarekin. Bertaratu zen jendetzak bi taldeei merezitako txalo zaparrada eskaini zien, norgehiagokari amaiera emateko eta Brontze kategoria nazional honetan gozatutako ikuskizunaz eskerrak emateko.
Lantaldeak osatu egin beharko du orain; deskantsatzeko astebete izango dute jokalariek, apirilaren 6 arte ez dute-eta jokatu beharrik izango. Guadalajaran izango da hurrengoa, eta hau ere aurkari zaila.
#AukeratumoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Antxon (1), Zumeta, Dani, eta Beñat Aldalur.
Jokatu zuten beste jokalariak:: Oihan (2), Andoni, Javi Saldise, Garmen, Aitzol eta Joseba.
LASKORAIN KE: Koldo, Iker Manso, Beñat Balerdi, Gabarain eta Aritz Lasa
Jokatu zuten beste jokalariak: Mikel Juaristi, Xabier Juaristi, Zabala, Beñat U., Alex, eta Koldo
TXARTEL HORIAK:
Andoni Agirrezabala eta Joseba Balerdi (LAUBURU K.E. IBARRA)
Xabier Juaristi eta Mikel Juaristi (LASKORAIN KE)
GOLAK
0-1 MIN 10 Beñat Balerdi
1-1 MIN 15 Oihan Carlosena
ATSEDENALDIA
2-1 MIN 34 Oihan Carlosena
2-2 MIN 36 Beñat Balerdi
3-2 MIN 37 Antxon
EPAILEAK
Iker De la Hoz Escudero (Euskal Komitea)
Yassir Badi-Rechioui (Euskal Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Txema Montero Celaya (Euskal Komitea)