25 2019.03.25

Tolosaldeko derbia irabazi du berriro Lauburuk (3-2)

2019-03-25T20:09:57+01:0025/03/2019|Tags: , , , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - LASKORAIN K.E. Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten. Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten defentsa eta handik eusten zieten ibartarren erasoaldiei, kontra bizkorrekin ezustean harrapatu nahian. Lehenengo aukera moreak iritsi ziren honela, kanpoko jaurtiketen bidez; baina batzuetan atezainaren lanagatik eta bestetan zutoinengatik, markagailua geldirik [...]

21 2019.03.21

Derbia irabazi behar du Lauburuk guztiaren bila joan nahi badu

2019-03-21T15:28:10+01:0021/03/2019|Tags: , , |

LAUBURU KE IBARRA – LASKORAIN K.E. Lauburuk eta Laskorainek jokatuko duten derbia dela-eta, festa bikaina sortuko da larunbatean Belabietan. Lauburuk oso serio hartu beharko duen festa izango da hain zuzen, sailkapeneko hiru postuetako bat lortzeko azken trena izan daiteke-eta. Galaz jantzita eta Ibarrako gotorlekuko harmailak lepo, Alfredo Hualderen mutilak garaipena bereganatzen saiatuko dira pasa den astean San Juanen jasotako zartadaren ondoren. Zaila izango da hala ere, gehienbat Laskorainek norgehiagoketan oso erritmo bizia jartzen duelako eta taldea sakon landutako defentsan oinarritzen delako bereziki. Narciso Pavok entrenatutako taldeak ez du esfortzua alde batera uzten eta ibartarrak irabazi nahi badute, gutxienez, bisitariek [...]

Go to Top