Tolosaldeko derbia irabazi du berriro Lauburuk (3-2)

LAUBURU K.E. IBARRA - LASKORAIN K.E. Goletan oso parekatua eta azken segundora arteko emozioa; holaxe laburtuko litzateke Tolosaldeko areto futbolean adierazgarri diren bi taldeen arteko norgehiagoka. Jokoa aurkezteko bi apustu desberdinekin, biek bosteko jokoaren alde egiteak eraman zuen azkenean markagailua moreen aldera. Belabietako harmailak lepo, zaleek norgehiagoka zirraragarri batez gozatu ahal izan zuten. Etxekoek jokoa menderatuz hasi zen norgehiagoka eta tolosarrei presio itogarria eragiten. Horitxoak pista erdian ezarri zuten [...]