29 2016.01.29

Mahala Lauburu Tuterara joango da / Mahala Lauburu se desplaza a Tudela

2016-01-29T19:37:13+01:0029/01/2016|

Aste honetan, Txubelek zuzendutako taldea Nafarrora joango da Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzera. Arratsaldeko 16:00etan Aspil Vidal Riberaren aurka jokatu beharko du Tuterako Udal Kiroldegian. Ibartarrek, orain urtebete eskas, ligako txapelketa irabazi zuteneko azken jardunaldia jokatu zuten bertan, eta taldean aldaketa ugari izan dituzte geroztik. Balentria hura lortu zutenetik, Peña, Pagola, Andoni eta Tobi geratzen dira. Oroitzapen politarekin zapalduko dute berriro Tuterako kantxa. Belabietan Castro-Urdiales taldeari irabazi ondoren ibartarrak gogotsu eta moralki indartsu daude. Bigarren B Mailako taldean lesio-bajak direla eta, nahikoa lermatua dagoenez, jokalari batzuk hutsune horiek bete beharko dituzte eta ondorioz, Tuterara joango den lantaldea oraindik ere zehaztu gabe [...]

28 2016.01.28

Bigarren B maila Belabietara itzuliko da / La Segunda División B vuelve a Belabieta

2016-01-28T18:37:16+01:0028/01/2016|

Urtarrileko azken larunbat honetan, Lauburu K.E. Ibarrak urteko lehenengo partidua jokatuko du Belabietan arratsaldeko 18:00etan eta aurkaria Gurpea Xota F.S.C.D. taldea izango da. Mikelen mutilak, Elgoibarren Debabarrenari irabazi ondoren, moralki indartsu hartuko dute txapelketaren hamazazpigarren jardunaldi hau. Bigarren B Mailara igoz geroztik, Debabarrenari irabazitako lehenengo partidua izan zen aurrekoa, eta urrezko hiru puntuak eskuratuta, sailkapen taulan ere gailendu egin zaizkie, 26 punturekin seigarren postuan kokatu direlarik. Ea garaipen honek indar pixka bat ematen dion, izan ere, azken partiduetako bajak direla eta mermatu xamar baitago taldea. Unai eta David osatzeko bidean dira baina Xota B-ren aurka egin beharreko partidurako, oraindik ere, [...]

26 2016.01.26

Mahala Lauburuk Castro Urdiales menperatu du Belabietan / Mahala Lauburu vence a Castro-Urdiales en Belabieta

2016-01-26T19:09:02+01:0026/01/2016|

Sekulako partidua jokatu zuten Txubelen mutilek bigarren itzuliko lehenengo jardunaldian. Kantabriatik etorritako Castro-Urdiales jaso zuten Belabietan eta hiru puntuak etxerako gorde zituzten 6-0eko emaitza eroso bat egin ondoren. Ibartarrak partiduan murgilduta atera ziren, gol-aukera garbiak sortu zituzten hasiera-hasieratik eta Castroren defentsa segurtasun handirik gabe ikusten zen. Hala ere, bisitarien atezainak gol-jokaldi garbiak ekidin zituen. Zortzigarren minutuan etxekoek markagailua estreinatu zuten, Agusek, bakarkako jokaldi batean, areaz kanpo egindako jaurtiketa bortitz batekin 1-0ekoa jarri zuen. Hamalaugarren minutuan berriz, Jokinek Castroko jokalari bati baloia ostu eta sarera bota zuen 2-0ekoa eginez. Lehenengo zatian ibartarrak menperatu zuten partidua eta minutu bakarra falta zenean, berriro [...]

25 2016.01.25

Lauburuk hiru puntuak ekarri zituen gipuzkoar derbitik / Lauburu se lleva los tres puntos en el derbi gipuzkoano

2016-01-25T19:05:56+01:0025/01/2016|

Ibartarrak 1-2 irabazi zuten Debabarrena Concepto Egile taldearen aurka, bukaera arte nahikoa sufritu behar izan zuten partidu bizi batean. Talka, bi taldeen eraso zehatzik gabe hasi zen, bai batak eta baita besteak ere, jokaldi luzeak sortzen zituzten baina defentsak gailentzen ziren, eta gol-aukerak, defentsan berreskuratutakoarekin sortutako trantsizio arriskutsuekin iristen ziren. Bosgarren minutuan etxekoek gola sartu zuten, Trevik eskubiko bandan baloia jaso eta gurutzatutako jaurtiketa bikain baten bidez 1-0 egitea lortu zuen. Ordura arteko bi taldeen jokua ez zen batere ona izan, baina derbia izateak sortzen duen lehiak eta jokuan zeuden hiru puntuen garrantziak partidua tentsioz eta emozioz bete zuen, hala, [...]

22 2016.01.22

Mahala Lauburu, Jubenilen Ohorezko Mailak Castro-Urdiales hartuko du / Mahala Lauburu de División de Honor Juvenil recibe la visita de Castro-Urdiales

2016-01-22T18:41:50+01:0022/01/2016|

Larunbatean Jubenilek Castro-Urdiales hartuko dute Ibarrako Belabieta kiroldegian 19:30etan. Kantabriako taldea oso ezaguna da ibartarrentzat, urte asko baitaramatzate nazio mailako kategorietan elkarrekin lehian. Castro-Urdiales taldea izan da, piparreroei irabazi dion bakarra txapelketako lehenengo itzuli honetan. Partidua Kantabrian jokatu zen eta Txubelen mutilak egindako partidua nahikoa arraroa izan zen; lehenengo zatian kantabriarrak askoz partidu hobea jokatu zuten eta erraz menderatu zituzten ibartarrak. Bigarren zatian, berriz, ibartarrak oso partidu ona jokatu zuten baina suspertu zirenerako beranduegi zen. Txubelek lantalde osoa du oraingoan, Asier Aierbe kadetea eta guzti. Aurreko jardunaldian Laskorain K.E. taldeari 6-2 irabazi ondoren (hasierako 0-2ko emaitza gainditzea lortu eta oso [...]

21 2016.01.21

Gipuzkoar derbia areto futbolaren elitean / Derby guipuzcoano en la élite del fútbol sala vasco

2016-01-21T16:01:20+01:0021/01/2016|

Datorren igandean, Lauburu K.E. Ibarra Elgoibarrera joango da Debabarrena Concepto Egile taldearen aurka Gipuzkoar derbi handia jokatzera. IMH kiroldegian izango da 12:30etik aurrera. Bigarren B mailako denboraldiaren bigarren itzuliaren hasiera da eta ibartarrak, 23 punturekin taularen zazpigarren postuan daude. Derbi honetara, azken hiru jardunaldietako zorte txarren soka daramate, non bi partida galdu eta bestea berdindu duten. Lehenengo itzulian, Mikelen mutilak irregularki xamar hasi ziren baina emaitza onen boladaren ondoren, kategoriako lehenengo postuetarako lehiatu ziren. Lehenengo itzuli honen hamabigarren jardunaldian taularen laugarren postua lortu zuen Lauburuk, baina orduan Unai, David eta Arros lesionatu ziren, eta beranduago Aitzol ere bai. Taldeak faltan [...]

19 2016.01.19

Gipuzkoar derbian Mahala Lauburu gailendu da / Victoria de Mahala Lauburu en el derbi guipuzcoano (6-2)

2016-01-19T08:32:21+01:0019/01/2016|

Ederra eta atsegina, Mahala Lauburu eta Laskorainek, igandean, Ibarrako Belabieta kiroldegian jokatu zuten partidua. Gipuzkoar derbia piparreroen garaipenarekin amaitu zen. Bigarren zatian erabakita geratu zen garaipena izan zen. Norgehiagoka bisitarien bi jokaldi azkarrekin hasi zen. 30 segundura, Aritz Lasak markagailua estreinatu zuen Laskorainen alde. 0-1ekoa, jendez lepo zegoen Belabietako gradetan masailekoaren pare jaso zen. Eta bi minutu beranduago, landutako jokaldi batekin, berriro Aritzek 0-2koa egitea lortu zuen, gainera. Bi kolpe horien ondoren hasi zen Lauburu suspertzen, eta laugarren minutuan Agusek bien arteko aldea txikitu zuen, aurkarien atezaina ustekabean hartu zuen jaurtiketa indartsu baten bidez 1-2koa egin zuenean. Partidua bizkortzen hasi [...]

18 2016.01.18

Lauburuk porrotarekin hasi du urtea / Lauburu comienza el año con derrota

2016-01-18T08:22:23+01:0018/01/2016|

Piparreroek 3-2 galdu zuten, oso berdinduta hasi baina bigarren zatian ihes egin zieten partidu batean. Partidua, bi taldeen antzeko jokoarekin hasi zen, gol-aukerak bientzat sortzen zirelarik. Aukera garbiak izan ziren baina bi atezainen lan bikainak markagailua igotzea ekidin zuen. Lehenengo zatia oso bizia izan zen, elkar ongi ezagutzen duten bi taldeen arteko lehiaren isla. Defentsak erasoei gailendu zitzaizkien eta bi aldeak atsedenaldira hutsean joan behar izan zuten. Bigarren zatian ere, golerako aukera garbiak izan zituzten bi taldeek baina ez zuten amaitzea lortzen. Partiduaren amaierarako zazpi minutu faltan, piparreroek defentsan baloi bat galdu ostean eta Javik buruz-burukoa maisuki bukatzean aurreratu ziren [...]

15 2016.01.15

Gipuzkoako derbia Jubenilen Ohorezko Mailan / Derbi Gipuzkoano en División de Honor Juvenil

2016-01-15T11:37:32+01:0015/01/2016|

Igande honetan Jubenilen Ohorezko Maila berriro Belabietara itzuliko da. 11:30etan lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko dute Mahala Lauburuk eta Laskorainek eta ikusmin handia sortzen du beti bien arteko lehiak. Txubelen gazteek eguberritako oporretan ere entrenatzen jarraitu dute, lehenengo taldearekin lagunarteko batzuk ere jokatu dituzte eta taldeko lau jokalariek, Peña, Tobi, Agus eta Andonik, Zeutan jokatutako Espainiako Txapelketan hartu dute parte. Laskorain K.E. taldea laugarren postuan dago, Mahala Lauburu baino puntu bat gehiagorekin. Oso lantalde lehiakorra denez, partida oso borrokatua izatea espero da, eskualde bereko bi taldeen arteko derbietan ohikoa den bezala, biak irabaztera aterako baitira. Txubelek lantalde osoa du, azken [...]

14 2016.01.14

Txapelketara itzuli da Lauburu / Lauburu K.E. Ibarra vuelve a la competición

2016-01-14T12:50:48+01:0014/01/2016|

CRISTIAN: “Lehenengo itzuli honetan egindakoa hobetzeko lanean gogor jarraituko dugu”. Eguberriak pasa dira eta hiru asteko geldialdiaren ondoren Mikelen mutilak prest dira berriro lehian sartzeko. Larunbatean Gasteizera hurbilduko dira Aurreraren aurka jokatzera, arratsaldeko 18:30etan. Txapelketako hamabosgarren jardunaldia izango da eta lehenengo itzulia itxiko du partiduak. Cristianek, piparreroen pisu astunetako batek, txapelketako lehenengo zatia izan du hizpide: “Lehenengo itzuli honetan denetarik izan dugu, orokorrean taldea ongi ikusi dut nahiz eta lan-arazoekin edota lesioekin entrenatzeko eta partiduetarako eragozpen asko izan ditugun. Entrenatzaile berriaren ideia eta joku-estilora egokitzeko ere denbora behar izan dugu.” “Denboraldiaren hasiera nahikoa korapilatsua izan zen, jokatzeko era berrira egokitzen [...]

Go to Top