Ibarra galaz jantziko da euskal futsaleko etorkizun oparoenak ikusteko / Ibarra se viste de gala para ver las mejores promesas del futsal vasco
Larunbatean, egun guztian zehar, Belabieta eta Usabalgo kiroldegietan, Euskadiko selekzioen txapelketa jokatuko da honako kategoria hauetan: emakumezkoen Sub-21, Jubenilak eta Kadeteak. Hiru lurraldeak, hiru kategorietan selekzioa aurkeztuko duten lehendabiziko aldia izango da. Txapelketa urtero ospatzen da, txandaka. Aurten gipuzkoar batzordeari egokitzen zitzaion eta Lauburuk, bere 25. urteurrena izanik, ekitaldia antolatzea eskatu zuen. Usabalen, Laskorain K.E. taldearen laguntzarekin, emakumezkoen Sub-21eko partidak jokatuko dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioen artean; Belabietan berriz, Kadete eta Jubenilen kategoriak jokatu beharko dute. Bi eraikinetan, guztira, bederatzi partida izango dira, jarraian esango den ordutegian: 9:30 Gipuzkoa - Araba (Kadeteak-Belabieta) 9:30 Gipuzkoa - Araba (Emakumezkoak-Usabal) 11:15 Galtzailea [...]