JOTA ARREGUI: “LEHIATU, ETA IRTENBIDEAK BILATU DITUGU”

Larunbatean Tafallara joan ginen Ligako hogeita seigarren jardunaldia jokatzera. Azken partidetan izandako dinamikaren ondorioz, jarrera positiboarekin bisitatu genuen liderraren pista. Hala ere, oso argi geneukan lan zaila izango zela nafarrak garaitzea, are gehiago eurentzat hirutik gehitzeak suposatzen zuena kontuan hartuta. Horrela, Jorge, Eric, Oscar, Christian eta Chuky boskotearekin hasi genuen norgehiagoka. Ia lehen zati osoan jokoan berdintasuna egon arren, Iliasek sartu zuen arratsaldeko lehen gola 6. minutuan (0-1). Markagailua [...]

2022-03-29T19:56:51+02:0029/03/2022|

ZAILA BADA, EZ DA EZINEZKOA

Bihar gure taldea Tafallara joango da arratsaldeko 18:00etan Tafa FS liderraren aurka lehiatzeko. Ligako 26. jardunaldiari dagokio partidak eta, azken hiru norgehiagoketan lortutako emaitzek eman diguten indarra ahaztu gabe, dinamika on hori mantentzea ezinbestekoa bihurtu da gure taldearentzat. Izan ere, ezin dugu alde batera utzi, taularen buruan puntu-alde handia duten taldeak izan ezik, beste guztientzat ezer ez dagoela erabakita. Aurkariari dagokionez, orain arte jokatutako partidetatik 23 irabazi ditu eta [...]

2022-03-25T08:22:27+01:0025/03/2022|

MARKAGAILUA IRAULI, ETA 3 PUNTUAK ETXEAN

Larunbatean Errioxako Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen Ligako hogeita bosgarren jardunaldian. Helburua lortzeko, ezinbestekoa izango zen, zaleen laguntzarekin batera, joko ona mantentzea 40 minututan zehar. Jorge, Eric, Oscar, Boli eta Chuky bostekoarekin hasi genuen partida. Aukera argirik gabe igaro ziren lehen 5 minutuak, eta bisitarien zenbait jaurtiketa arriskutsuk arriskua bertan zegoela gogorarazten ziguten. Hala ere, Christianek aukera ona izan zuen, eskuin hegaletik zihoala ekintza indibidual batean. Handik [...]

2022-03-21T09:12:07+01:0021/03/2022|

IDEIAK ARGI

Bihar, Belabietan, Errioxako FS Villa de Quel hartuko dugu arratsaldeko 18:30ean. Liga amaitzeko sei jardunaldi besterik falta ez direnean, badakigu zer behar dugun, eta ezin gara batere deskontzentratu. Joan den larunbatean Zierbenaren aurka lortutako garaipenak energia positiboz betetzeko balio izan zuen arren, oso argi daukagu puntuak lortzea funtsezkoa dela oraindik. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 12. postuan dago gaur egun, 26 puntu pilatuta (gure taldeak baino 2 gutxiago), 7 partida irabazita, 5 [...]

2022-03-18T13:10:56+01:0018/03/2022|

PARTIDA GOGOR BATEAN, EZINBESTEKO HIRU PUNTU

Larunbatean Bizkaira joan ginen CDF Zierbenaren aurka jokatzeko, eta jaitsieratik aldentzea lagunduko ziguten 3 puntu batzen saiatzeko. Aurrean, Liga hasieratik izan duen bilakaera positiboari esker Play Offeko lehen lau postuetan sartzeko lehian sartu den taldea.  Horrela, Jorge, Boli, Eric, Oscar eta Chuky bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Christianek Iliasi baloia area barruan utzita etorri zen gure lehen aukera garbia. Atezainaren aurrean bakarrik jaurtitzen zuen azkenak, baina pilota ez zen sartzen. [...]

2022-03-14T17:29:42+01:0014/03/2022|

INDARRAK BATUKO DITUGU

Bihar Zierbenara joango gara Ligako hogeita laugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera, arratsaldeko 18:00etan. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, funtsezkoa da gure taldearentzat 3 puntu batzea, eta dinamika on batera eramango gaituen pauso garrantzitsua ematea. Zazpi norgehiagoka besterik ez dira gelditzen (3 etxetik kanpo eta 4 Belabietan), eta beharrezkoa da mailaren iraunkortasuna ahalik eta azkarren ziurtatzea. Aurkariari dagokionez, orain arte jokatutako 23 norgehiagoketatik 12 irabazi ditu, 3 berdindu eta 8 [...]

2022-03-11T12:52:38+01:0011/03/2022|

PUNTU BANAKETA IBARRAN

Larunbatean 23. jardunaldia jokatu genuen etxean SCDR Anaitasuna-ren aurka. Mailara igo berri den taldea bada ere, emaitza oso onak izaten ari da eta, ondorioz, taularen goialdean kokatu eta mantentzen dira nafarrak. Horri aurre egiteko asmoz, Marcos, Oscar, Ilias, Chuky eta Bolirekin hasi genuen partida. Boliren jaurtiketa on batek markagailua ireki ahal izan zuen lehen minutuan, baina bisitarien atezainak ondo urrundu zuen baloia. Chukyk ere izan zuen bere aukera, baina [...]

2022-03-07T12:36:16+01:0007/03/2022|

AURREAN, DENBORALDIKO ERREBELAZIO TALDEA

Bihar, arratsaldeko 18:30ean, denboraldiko errebelazio taldea bihurtu den SCDR Anaitasunaren bisita izango dugu. Nahiz eta talde nafarra igo berria izan, merezimenduzko laugarren postuan kokatu da, 40 puntu pilatuz eta AD San Juan hirugarren sailkatuarekin berdinduz (biek norgehiagoka bat gutxiagorekin). Orain arte jokatu diren 21 partidetatik, Narvaizek zuzentzen dituenak 12 irabazi dituzte, 4 berdindu eta 5 galdu. Gainera, liderraren aurka jokatu zuten jardunaldia izan ezik, bolada oso ona daramate, eta [...]

2022-03-04T11:39:53+01:0004/03/2022|

Title

Go to Top