MAILARI EUSTEA JOKOAN

Bihar Villalbara (Madril) joango gara 21-22 denboraldiko azken-aurreko jardunaldia jokatzeko. Bidaia luzea dugu aurretik, eta, beraz, goizeko 8:30ean irtengo gara Belabietatik; arratsaldeko 18:00etan ospatuko den partida baino lehen bazkaltzeko eta atseden hartzeko denbora nahikoarekin iritsi nahi baitugu. Aurkaria, Dehesa Villalba, zortzigarren dago sailkapenean (gu baino postu bat gorago), guztira 40 puntu pilatuta. Hori kontuan hartuta, kategorian jarraitzea ziurtatuta duen taulako azken taldea da Madrilgoa. Haiek ez bezala, guk 3 [...]

2022-04-29T11:20:46+02:0029/04/2022|

BERE OINARRIAZ OSO HARRO SENTITZEN DEN KLUBA

Hilabete pare bat daramagu Euskadiko Selekzioaren entrenamendu deialdiak iragartzen, gure jokalarietako askok hartu baitute parte horietan. Ermuan, Donostian, Bilbon, Etxabarrin, Portugaleten, Pasaian... Euskal Herriko hainbat leku zeharkatu ditugu, gure nortasuna ilusio handiz ordezkatu dugularik. Zalantzarik gabe, aukera paregabe eta oso berezi batetaz ari gara, edozein gazte edo neraberen erretinan beti grabatuta geratzen dena. Entrenamendu saio guztiak amaitu ondoren, Espainiako Txapelketak heldu ziren. 12 urtez azpiko Selekzioak apirilaren 4tik 8ra [...]

2022-04-26T20:43:37+02:0026/04/2022|

HIRU PUNTU BAINO ASKOZ GEHIAGO

Larunbatean Belabietara itzuli ginen Ligako 28. jardunaldia jokatzera. Acontebro Tauste FSren bisita jaso genuen, sailkapeneko azken postuan egon arren, borrokarako gai dela erakutsi duen Zaragozako taldea. Lehen zatia Jorge, Eric, Chuky, Oscar eta Bolirekin hasita, bi minutu besterik ez ziren behar izan arratsaldeko lehen pausua emateko. Chukyk pilota lapurtu, Ericek jaso, eta indartsu jaurtitzen zuen (1-0). Bi minutu geroago, markagailua estreinatzeko euforia oraindik oso presente zegoela, Christianek Txikiri pasa [...]

2022-04-25T11:46:58+02:0025/04/2022|

APARTEKO AHALEGINA LIGA AMAITZEKO 3 JARDUNALDIREN FALTAN

Aste Santuko etenaldiaren ondoren, gure taldea bihar itzuliko da etxera 18:30ean, eta Acontebro Tauste FS taldearen bisita jasoko du Ligako 28. jardunaldiko partidan. Hiru norgehiagoka besterik ez dira geratzen 21-22 denboraldia amaitutzat emateko, eta, aurrean ditugun zailtasunez jabetuta, inoiz baino elkartuago egon behar dugu, ideiak argi edukita, eta aparteko ahalegina egiteko prest. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan kokatu da, guztira 15 puntu pilatuta. Orain arte jokatutako 27 norgehiagoketatik, 3 [...]

2022-04-22T14:41:12+02:0022/04/2022|

EMAKUMEZKOEN TXAPELKETAREN II. EDIZIOA ANTOLATU DU LAUBURUK

Lauburun oso barneratuta daukagu emakumeen areto-futbola indartzeko apustu sendoa egin nahi dugula. Funtsezkotzat jotzen dugu, oinarritik, gure neskak haztea aukera-berdintasuna ezinbesteko baliotzat jotzen den ingurune batean. Badakigu gure kirola gutxienena dela, eta horri Gipuzkoako oinarrizko kategorietan emakumezkoen talderik ez dagoela gehitzen badiozu, egoera asko zailtzen da gure neskentzat. Urrutira joan gabe, gure infantilen taldea gizonezkoen Ligan lehiatu behar izan du denboraldi osoan zehar, eta kadeteek senior mailan parte hartu [...]

2022-04-19T09:36:43+02:0019/04/2022|

EGOERA ZAILTZEN DUEN PORROTA

Larunbatean CD Ciudad de Guadalajara FS taldearen bisita jaso genuen hogeita zazpigarren jardunaldiko partidan. Gure egoeraren jakitun, oso ondo dakigu zer dugun jokoan astebururo, hemendik Liga amaitu arte. Horrela, Jorge, Boli, Oscar, Chuky eta Ilias bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Guadalajarak baloia gure area barrutik ukitu eta zutoina ukitzean arratsaldeko lehen aukera garbia barkatu ostean, presio altua hasi ginen egiten defentsan, baloi galerak eragiteko helburuarekin. Horretan murgilduta, lehen falta igo [...]

2022-04-11T11:26:20+02:0011/04/2022|

JO ETA KE!

Espainiako Kopako finala zela eta asteburuan izan genuen atsedenaldiaren ondoren, bihar, 18:30ean, Belabietara itzuliko gara Ligako 27. jardunaldia jokatzera. Horretarako, CD Ciudad de Guadalajara FS-ren bisita jasoko dugu, 18 puntu pilatuta sailkapeneko azken-aurreko postuan kokatzen den taldea.  Zalantzarik gabe, aurkaria ez dago bere momentu onenean eta duela hilabete gutxi izan duten teknikari-aldaketa gehitu behar zaio horri. Gainera, gure taldearen aurka galduz gero eta, jakina, gainerako emaitzen arabera, ezin izango [...]

2022-04-08T16:16:36+02:0008/04/2022|

LAUBURUK JOTA ARREGUI BERRITU DU 22-23RAKO

21-22 denboraldiari amaiera emateko lau jardunaldi falta direnean, klubak ilusio handiz iragartzen du Jotak 2Bko taldea zuzentzen jarraituko duela. Horrela, entrenatzaile gasteiztarrak hirugarren urtea beteko du jarraian lehen taldearen buruan. Jota ez zen garai errazean estreinatu Lauburun; izan ere, bete-betean harrapatu zuen pandemiak. Hala ere, oso emaitza onak lortu ziren eta gutxi falta izan zen Bigarren Mailara igotzeko Play Off postua eskuratzeko. Bere ibilbidea positiboki baloratuz, beste denboraldi baterako [...]

2022-04-03T20:59:01+02:0003/04/2022|

Title

Go to Top