BIDAIA ZARAGOZARA, HELBURUA SINETSITA

Larunbatean Zaragozara bidaiatuko dugu Ligako hirugarren jardunaldia jokatzera (16:30ean, La Granja kiroldegian). Bigarren partida izango da etxetik kanpo, eta Jota Arreguiren taldeak orain arte bi puntu lortu dituen arren, argi dauka oraingoan hiruak osorik eskuratu nahi dituela, hasieratik postu ona mantentzeko sailkapenean. Horrela, helburu hori lortzeko falta diren akatsak eta xehetasunak zuzentzeko balio izan du asteak. Aurkariari dagokionez, etxean lortutako garaipen batetik, eta Nafarroako lurretan izandako porrotetik datoz. Kategoriara [...]

2022-09-30T11:10:21+02:0030/09/2022|

EMAITZA ERREPIKATU DUGU ETXEKO ESTREINALDIAN

Larunbatean jokatu genuen etxeko lehen partida. Ilusio handiarekin sentitu ginen berriro ere zaleekin elkartzeko, eta, gainera, Pasaian aurreko astean lortutako berdinketaren ondoren, Belabietan lehen 3 puntuak lortzen saiatzeak zirraragarria bihurtzen zuen erronka. Horrela, aurkariaren kalitateaz jabetuta, intentsitate handiz ekin genion partidari, eta bizkaitarrek arazorik gabe moldatu ziren gure erritmora. Ildo horretan, parekotasunak markatu zituen minutuak, eta, nahiz eta area barrutik aukera oso argia eta polita izan, eta nahiz eta [...]

2022-09-26T23:27:10+02:0026/09/2022|

IRRIKAZ BETETAKO ELKARTZEA GURE MAREA MOREAREKIN

Biharkoa oso egun berezia izango da, Belabietara itzuliko baikara gure zaleekin. Maiatzean ikusi genuen elkar azkenekoz, dena jokoan zegoen partida bizi horretan. Orain, beste behin, eta, batez ere norgehiagoka bakoitzean puntuak batzea zein garrantzitsua den jakinda, funtsezkoa izango da zuen guztien babesa izatea. Partida arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta San Juan talde nafarrari 2-3ko emaitza batekin irabaztetik datorren Zierbena hartuko dugu Ibarran. Zentzu horretan, Jotak kontatu digu aurkaria oso [...]

2022-09-23T15:44:52+02:0023/09/2022|

AZKEN MINUTUAN IRITSI ZEN 2-2KOA

Atzo Pasaiara joan ginen 22-23 denboraldi zoragarri honi hasiera emateko. Aurrean, Antxo AF, mailara igo berri den talde gipuzkoarra, aurkariari gauzak oso zail jartzeko adina potentzial duena; are gehiago markagailua estreinatu gabe iristen bada bigarren zatiaren erdia. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Bagenekien arrisku handia zegoela eta, partida osoan abantaila nahikoa atera ezean, azken minutuak gogorrak izango zirela. Zentzu horretan, nahiz eta Chukyk bi gol sartu (lehena 24. [...]

2022-09-20T08:48:52+02:0019/09/2022|

LEHEN 3 PUNTUEN BILA!

Igandean Pasaiara joango gara 2B mailako gure taldearekin Ligako lehen jardunaldia jokatzera. Topaketa Pasai Antxo kiroldegian izango da 12:30ean, eta Jotak zuzentzen dituenak “oso gogotsu” sentitzen dira. Denboraldi-aurreko lagunartekoek hainbat lesio eta min ekarri zituzten arren (kaltedunen artean Boli eta Ilias daude), sendatu direla eta asteburuan lehiatzeko prest egongo direla baieztatu dezakegu. Berri on horrekin, Ekain izan ezik (gaur Euskal Ligarekin batera Gipuzkoako Kopa jokatuko baitu), beste jokalari guztiak [...]

2022-09-16T14:13:00+02:0016/09/2022|

JOTA ARREGUI: “ASMATU EGIN DUGU ATE AURREAN”

Joan den larunbatean denboraldiaurreko laugarren lagunartekoa jokatu genuen eta, horretarako, Burgosko Juventud del Círculo taldea hartu genuen Belabietan. Talde berdearekin 2B mailako multzoa urte askotan partekatu dugun arren, aurten ez dugu elkarrekin lehiatuko, haiek 1. taldean hartuko baitute parte oraingo honetan. Larunbateko partidari dagokionez, Jotak esan digu orokorrean “defentsa-intentsitate ona” ikusi zuela, eta ate aurrean asmatzen jakin izan zutela. Ildo horretatik, lehen zatia 3-0eko emaitzarekin itxi genuen: lehenengoa Iliasek [...]

2022-09-12T19:08:56+02:0012/09/2022|

BAZKIDEEN KANPAINAN, LAUBURUREN ESKER ONA BERTAKO MERKATARITZARI

Lauburukoek Ibarran zehar ibili ziren asteazken arratsaldean, bertako saltokietan 2022-2023 denboraldiko "Aurten bai, morez blai" kanpaina aurkezten. Herriko saltokiei eskerrak eman nahi dizkiegu bertako ekonomiari laguntzeko egiten duten ahaleginagatik ez ezik, gure proiektuaren alde urtez urte ematen duten laguntza eta babesagatik. Guretzat, beti da plazera eta harrotasuna da Ibarrako dendariekin lankidetzan aritzea. Harrera ona jasota, aurrera jarraitzen du kanpainak, eta klubak baikortasunez eta ilusioz ikusten du partida bakoitzean taldeari [...]

2022-09-09T12:44:25+02:0009/09/2022|

HASI DA AURREDENBORALDIA EUSKAL LIGAN ERE

Joan den denboraldian Euskal Ligan estreinatu ginen Lauburu Ibarra Mahalarekin, eta Aitor Arevalo entrenatzailearen eskutik egin genuen, Lauburuk beti izan duen teknikaririk trebatuenetako bat. Norgehiagokak aurrera ateratzeko zailtasunak egon ziren arren, klubak oso pozik bukatu zuen taldearekin; izan ere, helburua beti izan da hura osatzen duten jokalarien prestakuntza eta bilakaera. Horregatik, denboraldi honetan, bigarren urtez jarraian, berriro maila honetan lehiatzea erabaki dugu, eta joan den astean hasi ziren lehiaketarako [...]

2022-09-06T13:14:04+02:0006/09/2022|

HIRUGARREN BERDINKETA DENBORALDIAURREKO HIRUGARREN LAGUNARTEKOAN

Larunbatean denboraldiaurreko hirugarren lagunartekoa jokatu genuen, CD Otxartaberen bisita jasota Belabietan. Gero eta gutxiago falta da lehiaketari hasiera emateko eta, horrexegatik, erronka berri bakoitzean dena ematea funtsezkoa izaten jarraitzen du oraindik. Zentzu horretan, gure taldea zaleekin batera gozatzeko gogoz zelairatzen zen larunbatean, eta Otxartabe beti aurkari zaila izan den arren, Jotak partidaren amaieran adierazi zuen norgehiagoka “berdinduta” egon zela “arlo guztietan”. Denboraldiaurre honetan jokatutako aurreko lagunartekoetan bezala, helburua zen [...]

2022-09-05T18:19:40+02:0005/09/2022|

Title

Go to Top