HELDU DA DENBORALDIKO LEHEN PORROTA
Larunbatean Pinsequeren bisita jaso genuen Belabietan, bere ezaugarriengatik gure multzoan aspalditik nabarmentzen den talde indartsua. Ilias, Boli, Eric, Txiki eta Dani bostekoarekin hasi genuen partida, eta 10 segundo besterik ez zituzten behar izan Zaragozakoek lehen gola sartzeko (0-1). Hortik aurrera, argi eta garbi izan ziren nagusi haiek. Horren aurrean, amore ematea ez zen gure asmoetan sartzen, eta ahalegin handiarekin, Ikerren eskutik berdindu genuen 7. minutuan (1-1). Sekulako indarra eman zigun horrek hurrengo zatiari ondo ekiteko. Zentzu horretan, bigarren erdia Dani, Eric, Uri, Txiki eta Chukyrekin hasita, lehen segundotik eman genuen dena. Taldeak ondo egin zuen lan Pinsequeren kalitateari aurre [...]