28 2022.11.28

HELDU DA DENBORALDIKO LEHEN PORROTA

2022-11-28T21:07:31+01:0028/11/2022|

Larunbatean Pinsequeren bisita jaso genuen Belabietan, bere ezaugarriengatik gure multzoan aspalditik nabarmentzen den talde indartsua. Ilias, Boli, Eric, Txiki eta Dani bostekoarekin hasi genuen partida, eta 10 segundo besterik ez zituzten behar izan Zaragozakoek lehen gola sartzeko (0-1). Hortik aurrera, argi eta garbi izan ziren nagusi haiek. Horren aurrean, amore ematea ez zen gure asmoetan sartzen, eta ahalegin handiarekin, Ikerren eskutik berdindu genuen 7. minutuan (1-1). Sekulako indarra eman zigun horrek hurrengo zatiari ondo ekiteko. Zentzu horretan, bigarren erdia Dani, Eric, Uri, Txiki eta Chukyrekin hasita, lehen segundotik eman genuen dena. Taldeak ondo egin zuen lan Pinsequeren kalitateari aurre [...]

25 2022.11.25

BADAGO GOGOA

2022-11-25T17:02:33+01:0025/11/2022|

Bihar Zaragozako Pinseque taldearen bisita jasoko dugu Belabietan, beti bezala 18:30ean. Ligako 11. jardunaldiari dagokio partidak, eta beraz, lehen itzuliko azken zikloan sartuko garela esan nahi du horrek. Aurkariari dagokionez, maila honetan bereziki nabarmentzen diren jokalariak dituen taldea da. Gainera, oro har, gol-ahalmen handia dute denek, eta horren guztiaren ondorioz, faboritoen artean daude taularen goialdean egoteko (gure entrenatzailearen arabera, “baita Liga irabazteko ere”). Hori gutxi balitz bezala, haiek baino 3 puntu gehiago bakarrik ditugu sailkapenean. Beraz, oso gertutik jarraitzen gaituzte, eta horrek are zailagoa bihurtzen du biharko neurketa. Hala eta guztiz ere, Danik asteroko saioetako batean esan digunez, beste [...]

21 2022.11.21

EMOZIO HANDIA

2022-11-21T17:43:16+01:0021/11/2022|

Larunbatean Ligako hamargarren jardunaldia jokatu genuen Zubirin, Nafarroan. Han dinamika positibo batetik zetorren aurkari gogor bat genuen zain: CD Ibararte (izan ere, puntu bat lortzetik zetorren haien bizilaguna den San Juan talde indartsuaren aurka). Dani, Eric, Chuky, Txiki eta Uri izan ziren neurketari hasiera emateko arduradunak. Lehen minutuetan, orokorrean, nagusi izaten jakin zuen gure taldeak, eta zertxobait itxaron behar izan genuen arren, 16. minutuan egindako lapurreta batek 0-1ekoa ekarri zuen Chukyren eskutik, bigarren zutoinetik (0-1). Oso garrantzitsua izan zen aurretik jartzea, baina, etxekoek erantzun egin zuten, eta neurketa berdindu zuten lehen zatiaren erdialdean (1-1). 1-1ekoarekin, bertakoak izan ziren nagusi [...]

18 2022.11.18

PISTA ZAILA AURREZ AURRE, BI ASTEZ ETXEAN BABESTUTA EGON ONDOREN

2022-11-18T18:38:39+01:0018/11/2022|

Bihar (Zubirin, 16:30ean) Nafarroako CD Ibararteren aurka jokatuko dugu Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion partida. Horrekin lotuta, lehen itzulia bukatzeko beste bost bakarrik falta direla kontuan hartuta, mentalki indartsu mantentzea besterik ezin dugu izan buruan. Helburua da ez desbideratzea iraileko asteburu hartatik aurrera ahalegin handiarekin sortu dugun bidetik. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 12. postuan dago 9 punturekin, 2 garaipen, 3 berdinketa eta 4 porroten ostean. Datu horien artean, San Juanen etxean 1-1 berdintzetik datozela azpimarratu behar dugu, lan ona egitearen isla baita halako pista zail batean puntu bat lortzea. Era berean, gogora dezagun iaz oso neurketa gogorrak jokatu genituela guk geuk [...]

12 2022.11.12

+1 AZKEN HASPERENEAN

2022-11-14T20:46:17+01:0012/11/2022|

Gaurko arratsaldea oso berezia izan da Belabietan, hainbat arrazoi medio. Alde batetik, familia more osoa elkartu gara hainbat argazki ofizial ateratzeko. Ekitaldi hori ez zen duela urte batzuetatik egiten, eta faltan botatzen genuen. Bestalde, zorte handia izan dugu gure ibartar Izarne Sarasolak, Realeko jokalari eta munduko txapeldunak, ohorezko sakea egin duelako partida hasi baino minutu pare bat lehenago. Horren guztiaren artean, Belabietako harmailak bete egin dira literalki, eta ez dugu hitzik gure klubarentzat horrek suposatzen duena adierazteko. Horrela, motibazio gehigarri batekin, Chuky, Boli, Uri, Txiki eta Marcos bostekoarekin hasi dugu partida. Lehen aukera argia Boliren eskutik etorri da, area [...]

10 2022.11.10

LARUNBAT BAT GEHIAGO, BAINA EZ EDOZEIN LARUNBAT

2022-11-11T16:59:23+01:0010/11/2022|

Larunbatean etxean izango gara, berriro 18:30ean, eta CD Otxartabe talde bilbotarraren bisita jasoko dugu. Larunbat bat gehiago izan arren, ez da edozein larunbat. Izan ere, denboraldi hasieratik Belabieta betetzeko asmoz zuzendaritza batzordetik martxan jarri ditugun ekimenen arrakasta ikusita, oso larunbat berezia antolatu dugu. Ideiak betiko ildoari jarraitzen dio: batetik, zaleei areto futboleko ikuskizun on bat eskaintzea eta, bestetik, zale horiek ahalik eta gehien inplikatzea, jokalariei indarra emanez. Hauek dira aurreikusitako jarduerak: 17:30: Klubeko talde guztien familia-argazkia 2B-ko jokalariek sinatutako baloi ematea joan den asteko argazki lehiaketako irabazleari 18:30: Izarne Sarasola ibartarraren ohorezko sakea Benjaminen partida atsedenaldian Izugarri gustatzen zaigu [...]

7 2022.11.07

PARTIDA ONA ETXEAN, ETA BESTE HIRU PUNTU POLTXIKORA

2022-11-07T17:34:42+01:0007/11/2022|

Larunbatean etxera itzuli ginen eta, beste behin ere, pozez betetzen gintuen Belabietako harmailak baldintzarik gabeko zaleekin ikusteak. Horrela, ilusio handiz, Marcos, Eric, Boli, Chuky eta Uri bostekoarekin hasi genuen partida. Hasierako minutuei dagokienez, ez ziren onenak izan, 2:20 bakarrik pasata Almonacidek markagailua estreinatu baitzuen (0-1) trantsizio on baten ostean. Horren aurrean, egoerari aurre egiten jakin izan genuen, eta, 3 minuturen buruan, partida berdindu zuen Chuckyk (1-1). Handik bi minutura, Txikik aurretik jarri gintuen lapurreta garrantzitsu bati esker. Hortik aurrera eta Jotak partidaren amaieran adierazi zuen bezala, taldea ondo egon zen, indarrak parekatu genituen, eta atsedenaldirako 10 minutura, 3 eta [...]

4 2022.11.04

JARDUNALDI BERRI BATI AURRE, ORAINDIK PARTIDARIK GALDU GABE

2022-11-04T17:12:26+01:0004/11/2022|

Bihar Aragoiko Almonacid FS taldea izango dugu aurkari Belabietan (18:30). Joan den larunbatean San Juanen aurka lortutako garaipenari esker, gure taldeak galdu gabe jarraitzen du eta, Iliasek asteko saioetako batean adierazi duenez, “ilusioarekin” lan egiten laguntzen du horrek.  Gure multzoan berria den aurkariari dagokionez, hamaikagarren postuan dago 7 puntu pilatuta. Orain arte jokatutako 7 jardunaldietatik, 2 irabazi ditu, 1 berdindu eta 4 galdu. Horrela, 10 puntu dira Aragoikoengandik bereizten gaituztenak, baina sailkapen-taularen erdialdea oso berdinduta dagoenez, ziur dena emango dutela Ibarratik ahalik eta gehien eskuratzeko. Hori eragozteko, Ekain izan ezik, gainerako guztiak deitu ditu Jota Arreguik, beste behin. Entrenamenduak [...]

Go to Top