29 2024.04.29

HELBURUA LORTZEKO GOGO AMAIGABEEKIN

2024-04-29T21:40:00+02:0029/04/2024|

Larunbatean Nafarroara itzuli ginen, oraingoan Tuterara, Ligako 28. jardunaldia jokatzera. Gero eta gertuago gaude Play Offeko postuak zein taldeek lortuko dituzten jakiteko ziurgabetasuna argitzetik, eta borroka horren barruan gaudela jakinda, helburua lortzeko gogoa amaigabea da. Dani, Beñat, Gorka, Zaldua eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka, eta pixkanaka, gero eta joko serioagoa sortzen hasi ginen. Horrela, lehen zatiaren erdialdera iritsi ginenerako markagailuak aldeko 0-2koa islatzen zuen. Chukyk eta Ivanek egin zituzten golak, lehenengoa 10:40. minutuan estrategiaz, hegaleko sake baten ondoren, eta bigarrena penaltiz 11. minutuan. Hirugarrenerako beste zerbait itxaron behar izan genuen, baina atsedenaldira joan aurretik iritsi zen, gure 2. zenbakiaren eskutik [...]

23 2024.04.23

MIKEL DIESTRO: “SUFRITZEN JAKIN DUGU”

2024-04-23T22:35:23+02:0023/04/2024|

Larunbatean Tafallara joan ginen sailkapeneko hirugarren sailkatua den Tafatrans Vulcanizados Ruizen aurka jokatzera. Ligako aurkari gogorrenetako bat izanik, 40x20an izango genuen zailtasunaz jakitun ekin genion partidari. Dani, Chuky, Raul, Gorka eta Zaldua izan zen hasierako boskotea. Lehen minutuetan intentsitate maila handia ipini genuen, eta, besteak beste horri esker, 7. minutuan iritsi zen lehen gola, Raulen eskutik, etxekoek baloi bat galtzean (0-1). Ondoren, lehen zatiaren amaierarako 6 minutura nafarrek berdinketa lortu zuten arren (1-1), segundo gutxiren buruan aurretik jarri ginen berriro (1-2). Aldeko bigarren gol hau Chukyren eskutik etorri zen, eta gauzak ondo egiten ari ginela azpimarratzeko balio izan zuen. Aurrerago, [...]

15 2024.04.15

ITZULI DA GARAIPENA BI JARDUNALDI JARRAIAN PUNTURIK LORTU GABE EGON ONDOREN

2024-04-15T18:07:59+02:0015/04/2024|

Larunbatean Segoviako San Cristobal taldea hartu genuen Belabietan, etxean jokatuko dugun denboraldiko azken-aurreko partidan. Pasa den asteburuan Anaitasunaren aurka galdu ondoren, bagenekien funtsezkoa zela hiru puntu batzea helburuari eusteko, are gehiago kontuan hartuta bi jardunaldi jarraian punturik lortu gabe gindoazela. Horrela, benetan lehiatzeko ideiarekin hasi genuen topaketa, eta hasi eta minutu batera Chukyk markagailua estreinatu zuen aldaratze batean, Gorkak Zalduaren zerbitzura atera jaurti ondoren (1-0). Hala eta guztiz ere, talde bisitariak segundo gutxiren buruan erantzun zuen, taldeko jokaldi on batekin, non beren atezainak ere eskuhartzea izan zuen (1-1). Ondoren, 4. minutuan, Segoviakoak indartu egin ziren korner jaurtiketa batean markagailuan aurreratu [...]

10 2024.04.10

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO LIGAKO PLAY OFF-A, OSTIRAL HONETAN BELABIETAN

2024-04-10T23:53:09+02:0010/04/2024|

Ostiral honetan, apirilaren 12an, Gipuzkoako senior emakumeen Ligako Play Off-a jokatuko da Belabietan. Bertan, Ligan zehar elkarren aurka jokatu duten, eta, beraz, elkarren artean oso ondo ezagutzen diren lau taldeek hartuko dute parte. Talde horien artean, Lauburu dago; izan ere, garaipenez garaipen, lidergoari eustea lortu dute gure neskek astero. Denboraldi hau azken lehiaketa berezi batekin ixteko helburuarekin, Play Off-a honela antolatu da: 10 mintuko bi zati, baloia kanpora ateratzen denean denbora geldituko delarik. Taulako lehen sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren aurka. Beraz, lehenengo kanporaketa 20:00etan hasiko da, eta bertan Lauburu eta Anoeta lehiatuko dira. Ondoren, 20:45ean, Antiguoko [...]

9 2024.04.09

MIKEL DIESTRO: “BAGENEKIEN LEHIATZEKO PARTIDA BAT IZANGO ZELA”

2024-04-09T10:52:25+02:0009/04/2024|

Larunbatean Iruñera joan ginen Ligako 25. jardunaldia jokatzera. Aurrean, etxean nagusitzeko bere arma guztiak aterako zituen aurkari bat genuen; izan ere, erditik behera, sailkapenak eszenatoki ziurgabea isaltzen du, eta beharrezkoa dute batzen jarraitzea. Zentzu horretan, guk ere genituen buruan hiru puntuak, Play Off-eko laugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen baitugu. Zierbenak baino puntu bat gehiago izateagatik hura mantentzen jarraitzen dugun arren, Bizkaiko taldea partida bat gutxiagorekin dago gaur egun, asteburu honetan Tudelano Ribera de Navarraren aurka zutena bertan behera geratu zelako.  Beraz, talde bakoitza berea borrokatzeko prest, Dani, Zaldua, Chuky, Ceci eta Rivadullarekin hasi genuen lehen zaria. Baloia jokoan jarri [...]

Go to Top