YESOS CASTAÑO FS “A” – LAUBURU KE IBARRA MAHALA
Ligako hogeita bigarren jardunaldia jokatuko du larunbatean Lauburu Ibarra Mahalak. Arratsaldeko 17:00etan izango da Asturiasko Avilés hirian eta bertan, Yesos Castaño taldea izango du zain. Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da 8:30ean; denboraldiko bidai luzeena izango da, baina helburua betikoa: hiru puntuak etxera ekartzea.
Asturiasko taldea seigarren postuan doa ligako sailkapenean; 32 punturekin eta aldeko 132 golekin egun, kategoriako hirugarren goleatzaile handiena da. Baina aldi berean, kontrako 138 golekin, gol gehien jaso duen bigarren taldea ere bada. Joaneko norgehiagokan 9-4 irabazi zuten moreek nahiz eta hasierako 10 minutuetan 0-2ko emaitza erakusten zuen markagailuak.
Azken asteetan izandako emaitza onen boladaren ostean, entrenamendu aste ona egitetik datoz Aitor Arevaloren mutilak eta bolada hori luzatzen saiatuko dira talde honen aurrean. Joko bertikala egiten dute Asturiaskoek erasoan, ondo amaituz, partidako bataz besteko 6 golen kopuruak adierazten duen moduan.
Entrenatzailearen hitzetan: “Kategoriako talderik kaxkarinenaren aurka jokatuko dugu, erasoan eta defentsan ere, neurrigabe aritzen den taldea da. Futboletik datozen abilezia handiko jokalariak ditu taldeak, bertikaltasuna eta indar handia dutenak. 1×1 asko erabiltzen dute eta baloiaren babes ona; norgehiagoka kontrolatzea ezinbestekoa izango da emaitza positiboa lortzeko. Partidua kolpe trukaketa bat bilakatzen bada, ez dugu zereginik, gu baino 54 gol gehiago sartu dituzte-eta”.

#AukeratuMOREeginLAUBURU

#GoazenLauburuKEIbarra