Lauburuk derbiko garaipena berretsi nahi du / Lauburu K.E. quiere hacer buena la victoria en el derby
Pasa den igandean Donostian lortutako garaipenaren ostean, Lauburu K.E. Belabietara itzuliko da partida garrantzitsu bat jokatzera eta Monsen lortutako garaipena berrestera. Aurrean, C.D. San Juan nafarra, ibartarrak ongi baino hobeto ezagutzen duten taldea. Hamaika aldiz neurtu dira elkarren artean eta ustekabean harrapatzea zaila izango da. Momentu hauetan, moratuek jaitsieratik 7 puntura daude, baina horrek ez du esan nahi kategoria libratu dutenik, oraindik asko geratzen baita. Sei jardunaldi gogor denboraldia amaitzeko eta bertan, helburua lortzearen alde, talde guztiak %200 emateko prest. Iruñako taldea zortzigarren postu eroso batean dago, bosgarren sailkatuetik soilik, 6 puntura. Denboraldiaren zati handienean taularen goiko postuetan egon da, [...]