Laubururen porrota gipuzkoako derbian
Ibartarrak 1-3 galdu zuten larunbatean, Debabarrena Concepto Eguile taldearen aurka Belabieta kiroldegian jokatu zen Derbian. Lehenengo zatia 0-1 sailkapenarekin bukatu zen eta Diestroren jokalariak, nahiz eta partida oso ona jokatu, ezin izan ziren bigarren zatian nagusitu, 1-3 galduz. Lehenengo zatia bertakoak menperatu zuten baina partiduaren minutu eta erdirako Debabarrena aurreratu zen Marcosek bakarkako jokaldi baten bidez, Iraitz azpitik garaitu zuenean. Lauburuk ukitu eta menderatzen zuen baina ez zuen azken metrotan asmatzen, batzuetan atezainagatik eta bestetan punteria txarragatik, arrisku handiko jokaldi asko ezerezean geratu ziren. Horrela, markagailuan 0-1, atsedenaldia iritsi zen. Atsedenaldian, Txubelen eskutik aurreko denboraldiko ligan txapeldun izan zen Jubenil [...]