Laubururen azpiko kategoriak ederki hasi dute liga
Jubenilen Ohorezko Mailak Irurtzunen porrota gogorra jasan bazuen ere. Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailak 7-0eko porrota jasan zuen pasa den igandean CD XOTA taldearen aurka. Nafarrak, titulua lortzeko faboritoak izaki eta lantaldean 6 jokalari kadete izanda, oso talde lehiakorra dela erakutsi zuten, urte luzetan egindako lan bikainaren fruitua delarik. Aitor Arevaloren mutilak ez zuten egun ona izan eta ezin izan zituzten nafarren erasoaldiak gelditu, ondorioz, emaitza gogorra eta potoloa jasan behar izan zutelarik. Ibartarrentzat okerrena izan zitekeen moduan hasi zen neurketa, 25. segundoan, bandako presio irteera inuzente batean Ibarrak baloia galdu eta aurkariak ate hutsean markatu zuen. Norgehiagoka [...]