DINAMIKA MANTENTZEA, BATZEN JARRAITZEKO
Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa talde nafarra hartuko dugu etxean. Azken bi jardunaldietan 6 puntu batu ondoren, sentsazioak positiboak dira berriro, eta, gainetik dauden taldeak harrapatzetik hain gertu egonik, jardunaldiz jardunaldi 3 puntu lortzen jarraitzea besterik ez dugu buruan. Zentzu horretan, larunbateko partida, beste guztiak bezalaxe, gogorra izango da. Pasa den urtea sailkapenaren erdialdean amaitu bazuen ere, Tafa beti egon da deitua goiko postuetan egotera. Izan ere, 21-22 denboraldian Ligako txapeldun izan zen, eta lorpen horretan parte hartu zuten jokalari asko mantentzen jarraitzen du, esperientzia eta kalitate handikoak direnak, 2B mailan aski ezagunak. Gainera, aurten, indarra eman dien jokalari gehiago gehitu [...]









