Jubenilak porrotarekin estreinatu dira Castro-Urdialesen aurka (5-3) / Derrota en Castro-Urdiales en el debut del Juvenil Nacional (5-3)
Ligako titulua lortzeko lehian hautagai gogorra izango dela erakutsi duen Castro-Urdiales taldearen aurka galdu zuten Kantabrian nazional mailako Jubenilek beren estrenaldian. Gogor hasi ziren etxekoak, lehenengo minutuetatik erasoan. Txubelen mutilak Castroren erasoak ahuldu nahian ibili ziren baina 9. minutuan 1-0ekoa etorri zen Cesarrek amaitutako kontraerasoaren ondorioz, eta bi minutu geroago Raulek 2-0ekoa egin zuen ongi landutako jokaldi batekin. Ibartarrek joku eta konzentraziorik gabeko minutu txar batzuk egin zituzten eta aurkariak egoera horretaz baliatu ziren, izan ere, Andoni bitarteko zela, korner baten bidez 3-0ekoa egin zuten. Minutu bat beranduago Urtzik bien arteko aldea txikitu zuen, Txubelen mutilak berriro jokuan sarraraziz, baina [...]