3×3 txapelketa eta lehen lagunartekoa / Torneo 3×3 y primer amistoso
Ostiralean Ibarrako jaiei hasiera emango zaie. Abuztuak 23 igandean kirolaren eguna ospatuko da eta klubak aurten ere 3x3 txapelketa antolatuko du. Jarduera hau Emeterio Arrese parkean ospatuko da goizeko 10:30etatik aurrera. Izen-ematea 8-14 urte bitarteko neska-mutilentzat irekia egongo da egunean bertan 9:45 etatik 10:15ak arte. Aurreko urteeetan bezala parte-hartze maila handia espero da. Ume hauek kamiseta bat eskuratuko dute oroigarri gisa. Bestalde, lehen taldeak datorren larunbatean 17:00etatik aurrera lagunartekoa jokatuko du Zierbenan talde bizkaitarraren aurka. San Bartolome jaien hasierarekin taldeak aurredenboraldiko bigarren asteari amaiera ematen dio prestakuntza honen lehen lagunartekoarekin. Este próximo viernes arrancan las fiestas San Bartolomé en Ibarra, [...]