Lauburuk 4-1 galdu du Zierbenan / Derrota de Lauburu en Zierbena 4-1
Lehen zatian jasandako 3-0ekoa gainditu ezinik, ibartarrek ezin izan zuten bigarren zatian nagusitu eta nahiz eta azken zatian hobera egin , 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partidua. Bizkaitarrek menderatu zuten partiduaren hasiera, ibartarrak zain geratzen ziren baloiak ostu eta kontraeraso azkarrak sortzeko, baina laster okertzen zen. Minutu t’erdirako Cristianek kornerretik estrategia-jokaldi on batekin sarera jaurti zuen, 1-0ekoa eginaz. Etxekoen lehenengo tanto hau azkarregi iritsi zen Juananen mutilentzat, II. multzoko talderik indartsuenetakoa den Zierbenaren erasoei eusten jarraitzen baitzuten oraindik. Hala ere, eta etxekoen nagusitasunaz gain partidua nahiko parekatua zegoen, ez zuten estuasun handirik pasatzen defentsan, ez batak eta ezta besteak ere. Baina, [...]