BIGARREN GARAIPEN BATEN BILA, ZIURGABETASUNA NAGUSI
Bihar etxera itzuliko gara Ligako laugarren jardunaldia jokatzera, beti bezala 18:30ean. Oraingoan, aurten mailaz igo den Futsal Villaverde talde madrildarraren bisita izango dugu. Zentzu horretan, talde ezezaguna da guretzat, baina horrek, jakina, ez du eraginik izango neurketari eskainiko diogun exijentzia-mailan. Sailkapenari begira, Madrilgoek ez dute oraindik punturik pilatu. Hala ere, Jotak gogoratu nahi izan du iaz, gure jokalariak dinamika onean zeudenean, eta indartsuenen aurka norgehiagokak irabazten zituztenean, Belabietara iritsi, eta taulan azpitik zegoen talde baten aurka funtsezko 3 punturi esan geniela agur behin baino gehiagotan. Izan ere, nola ahaztu kategoria honetan inor ezin dela ezertaz fidatu, eta edozer gauza gerta daitekeela, gutxien espero duzunean ere. Deialdiari [...]









