GARAIPENA “OSO ONDO ARMATUTAKO” TALDE BATEN AURKA
2B mailako gure taldeak etxean galdu gabe jarraitzen du, atzo Zaragozako Loalco Green Colo Colo-ri 8 eta 4 irabazi ostean Jotak zuzen dituenak Loalco Green Colo Colo, Bigarren Mailan ari den taldearen filiala, hartu zuten atzo Belabietan. Aurkariak osatzen duen egitura kontuan hartuta, norgehiagokak eskatuko zuen etengabeko lanarekin mentalizatuta hasi genuen lehen zatia Jorge, Oscar, Adil, Eñaut eta Ikerrekin. Arratsaldeko lehen aukera argia kanpokoek barkatu bazuten ere, gure taldeak ere ekintza arriskutsuak sortu zituen lehen minutuetan. Horren isla, Christianek markagailua estreinatu zuen 6: 30. minutuan (1-0). Hala ere, euforiak gutxi iraun zuen, segundo gutxi batzuk gehiago behar izan baitzituen [...]









