DERBI OSO LEHIATUA
Berdinketa Usabalen azken 11 segundoetan ihes egiten diguten 2 punturekin Gure taldeak Laskorainen aurka jokatu zuen derbia atzoko egunean. Ikuslerik egongo ez bazen ere, jokatzeko gogotsu zeuden, bi taldeetako jokalariek modu berezian bizitzen baitute partida hau. Aldalur, Antxon, Iñigo, Andoni eta Endika hasierako bosteko bezala, minutu bakarra pasa eta Beñat Ugartemendiak pase txar bat aprobetxatu zuen baloia lapurtu eta markagailua estreinatzeko (1-0). Hortik aurrera, Arreguiren mutilak behin baino gehiagotan saiatu ziren berdinketa lortzen, defentsan presio altua egiten zutelarik. Azkenean, Andoni izan zen 11.minutuan markagailuan berdinketa hura jartzea lortzen zuena (1-1), indarrak irabazteko oso beharrezkoa zen gol batekin. Geroago, ez zen [...]



