Lauburuk 6 eta 4-ko emaitzarekin garaitu zuen Tausteko (Zaragoza) taldea larunbat honetan. Emaitzak adierazten duen bezala ibartarrek bi goleko aldearekin irabazi bazuten ere, garailea ez zen ia partida amaitu arte erabaki. 
Lehen zatiko lehen minutuei dagokienez, ez Zaragozakoek eta ezta ibartarrek ere ez zuten lortu ate ingurura iristea. Biak oso indartsu eta oso goitik presioa egiten hasi ziren eta, horrekin, atetik gertu aukerak sortzeko zailtasuna asko handitu zen.  
Behin minutu batzuk igarota, lehen aukerak iritsi ziren talde morearentzat. Hala ere, ez zuen lortzen egiten zituen iritsiera arriskutsuak golean amaitzea. Horrela, Alfredo Hualderen mutilak jokoan nagusi izaten ari zirela zirudienean, Tausteren lehen gola iritsi zen; jokoaren lehen 7 minutuak pasata markagailua irekiz. Gol horrek ez zien etxekoei batere lagundu, baina oraindik partida asko geratzen zen aurretik eta intentsitatea mantentzen jarraitu zuten. Orduan, beste kolpe gogor bat iritsi zen ibartarrentzat. Izan ere, Aldalur txartel gorriarekin kanporatzea erabaki zuten epaileek, ate barrura zihoan erremate bat eskuarekin gelditu ostean. Ekintza horren ondorioz, Zaragozakoen aldeko penaltia eta bigarren gola iritsi ziren. 
0 eta 2-koarekin, talde moreak beharrezko indarra atera zuen; emaitzari buelta ematea pentsatzen zutela erakutsiz. Eta gutxi behar izan zuten hori lortzeko, Zumetak eta Aitzolek gol bana sartu baitzuten, bien artean tarte txikiarekin, hain beharrezkoa zen berdinketa markagailura igoz. Gainera, atsedenaldira iristeko minutu gutxi falta zirenean, berriro ere Zumeta agertu zen Lauburu markagailuan aurretik jartzeaz arduratzeko, beste baloi bat sare hondora bidaltzen zuelarik. Azpimarratu beharrekoa da gol hori aurkariak garatu zuen zonakako defentsaren interpretazio kolektibo on baten ostean etorri zela. Hala, lehen zatiaren amaierara iritsi ziren, bigarrenari gogo eta indar handiagoz aurre egiteko bultzada jaso zutelarik.  
Aldageletatik itzuli ostean, talde morea nagusitzen hasi eta markagailuan aldea handitzeko hainbat aukera sortu zituen. Atezain aurkariak hainbat geldialdi egin bazituen ere, Antxonek, etxekoek sortzen zuten aukera arriskutsu horietako bat aprobetxatuz, bere lehen gola eta Laubururen 4.na sartu zuen. Horrela, handik gutxira aurkariak beste gol bat sartu zuen arren, Antxonek beste gol batekin erantzun zien; markagailura 5 eta 3-koa igoz. Minutu batzuk geroago, Tausteren mutilek 5 eta 4-ekoa jartzera iritsi ziren, baina, beste behin ere, hor zegoen Antxon, talde ibartarra markagailuan aurretik mantendu eta behin betiko 6 eta 4-ekoa igotzeko. 
Zaragozakoek atezain jokalariaren alde egin zuten partidaren bukaerako minutuetan, azken txistua entzun arte amore emateko asmorik ez zutela erakutsiz. Dena den, Lauburuk ondo eutsi eta garaipena etxean geratzea lortu zuen. 
Gol ugariko partida izan zen larunbatekoa, non jokalariek euren artean duten konplizitatea zein jokorako nibel ona agerian geratu ziren. Horregatik, partida osoan zehar lortutako gol, aukera eta jokaldi arriskutsu guztiak taldea osatzen duten guztien lanaren emaitza izan zirela nabarmendu beharrekoa da. 
Beraz, Lauburuk 3 puntu gehiago igo ditu sailkapenera eta datorren astean Zaragozako beste talde baten aurka lehiatzeko prestatzen ari da dagoeneko. Partida otsailaren 9an (igandea) jokatuko da, goizeko 12:30ean. Hortaz, Ibarratik kanpo bidaiatzea eta aurkariaren pistan jokatzea tokatzen da. Horrekin guztiarekin, azken jardunaldietako emaitza onei eusteaz gain, Play-Off eta Errege Koparako txartela lortzeko borroka lantzen jarraituko du talde moreak.
GOAZEN LAUBURU!!!!
PARTIDAKO XEHETASUNAK
Tauste F.S.: Martin Sanjuan, Joel Najarro, Miguel Angel Campor, Raul Izquierdo eta Ivan Guajardo
Horiez gain: Juan Carlos Zueco, Jorge Oca, Achraf Jamiu, Javier Garcia y David Leciñena
Lauburu K.E Ibarra: Andoni Agirrezabala, Andoni Carlosena, Javi Saldise, Beñat Aldalur eta Jorge Sanchez
Horiez gain: Iñaki Peña, Iñigo Iribarren, Andoni Zumeta, Aitzol Oyarbide, Xabi Juaristi, Oihan Carlosena y Endika Uribe
GOLAK
0-1 MIN 6 ACHRAF JAMIU 
0-2 MIN 10 JOEL NAJARRO
1-2 MIN 11 ZUMETA
2-2 MIN 12 AITZOL
3-2 MIN 18 ZUMETA
ATSEDENALDIA
4-2 MIN 28 ANTXON
4-3 MIN 29 DAVID LECIÑENA
5-3 MIN 31 ANTXON
5-4 MIN 31 JAVIER GARCIA
6-4 MIN 32 ANTXON
Arbitroak
Árbitro Fútbol Sala: Castillejo Alvarez, Iñaki (C.T.A. Navarro) 
Árbitro Fútbol Sala: Pérez Werner, Manuel (C.T.A. Navarro)