Ulertezina, Lauburu Ibarra Mahalaren porrota
Lauburu Mahala Ibarra, jubenilen ohorezko mailak, Bilboko Otxartabe taldearen aurka 3-1 galdu zuen ligako hirugarren jardunaldian. Aitor Arevaloren mutilak, hasieratik bukaeraraino partida kontrolatu bazuten ere, azken metroetan inolaz ere ez asmatzeak, batere merezi gabeko porrota gogorra eta krudela ekartzea eragin zuen. Ibartarrak oso bizi hasi ziren, jokoan estutzen eta lehenengo txistutik partidaren bila zihoazela erakusten. Hasierako unetan jada, gauzatu ez ziren hiru gol aukera izan zituzten; moratuek aurkariaren defentsa erraz eraisten zuten, baina atearen aurrean hartutako okerreko erabakiak edota egindako jaurtiketa okerrak medio, emaitza geldirik mantentzen zen. Tokiko taldearen jokoa pibotarekin erasotzean oinarritzen zen eta moratuen defentsari bizkarrez hartzean, baina [...]