Txubelen taldeak begia Gipuzkoako kopan jarria du.
Lauburu Mahala Ohorezko Maila ligako txapelketaren aurreko prestaketan dihardu eta pasa den asteburuan hainbat norgehiagoka jokatu zituen. Ostiralean Aitor Arevalok gidatutako mutilak Lasarte-Oriako Ventanas Isu Leihoak taldearen kontra jokatu zuten, Gipuzkoako lehenengo maila probintzialean dabilen taldea. Moratuen taldeak 7-2ko emaitzarekin irabazi zuen; etxekoek bisitariek baino biziago eta arituago ikusi ziren, erritmo altua ipiniz eta aurkaria, minutuk pasa ahala, nekaraziz. Test bikaina izango da talde gazte honentzat, honelako partida motarekin eskarmentua hartuz joan dadin.
Biharamunean Ibarrako gazteak Gasteizera mugitu ziren eta triangeluar bat jokatu zuten Gasteizko Salburua, antolatzailea, eta Eskoriatza taldeen kontra. Azken hauek, aurtengoan ere, ligan lehiatuko dira gurekin batera.
Lauburu Mahalak Eskoriatzaren kontra jokatu zuen lehenbizi, eta 2-1 galdu zuen. Moratuek, aste guztian burututako entrenamendu saioagatik eta pista motelagatik ez ziren oso eroso sentitu norgehiagokan eta lehenengo zatian banakoa egin bazuten ere, Eskoriatzakoen zorigaiztoko egintza baten bidez, gutxiagatik, aurkariek irabaztea lortu zuten.
Aurreko esfortzua gainditzerako, gazteak Gasteizko Salburua taldearen aurka jokatu behar izan zuten. Nahiz eta taldeak markagailuan aurreratzeko aukera ugari izan zuen, partida hutseko berdinketarekin amaitu zen. Aurkaria Ibarra baino kategoria baxuagoan dabil, baina hortzez eta haginez borrokatu zuen eta triangeluarra irabaztea lortu Eskoriatzari 3-2 irabazi ostean.
Amaieran Aitorrek taldearen lan-astea analizatu zuen: “ongi entrenatzen ari gara, intentsitate altuan, jokalari guztien artean ari gara minutuak banatzen eta hemendik aurrera fintzen joan beharra daukagu, ligara ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Aurkariek ere jokatzen dute eta beraiek zure maila berean daudela ikusteak, lan gehiago egitera bultzatzen gaitu, aurrez aurrekoak irabazi nahi baditugu”.
Gonbidapenagatik eskerrak eman eta Triangeluarraren garaipenagatik publikoki zoriondu nahi dugu Salburua taldea; bikain hartu gaituzte eta arratsalde ederra izan da era guztietara.
Gaur asteazkena, Aitor Arevaloren taldea klubaren filialaren kontra neurtuko da, 19:00etan Ibarran; beste test garrantzitsua izango da, Txubelen mutilak denboraldi honetan jokatuko duten lehenbiziko partida ofizialerako puntuan jartzen joateko.
Lauburu Aldaz klinika lehenengo maila probintziala, ostiral honetan neurtuko da, 20:30etik aurrera Lasarte-Oriako udal kiroldegian, kategoria berekoa den Ventanas Isu Leihoak taldearen aurrean; Gipuzkoako kopa berriaren lehenbiziko kanporaketa izango da, partida bakarrera eta final-zortzirenak jokatzeko pasea lortzeko bidea.