Jubenilen ohorezko taldeak atsedena izango du aste honetan / Mahala Lauburu de División de Honor Juvenil descansa esta semana
Egutegiak hala aginduta, Txubelen taldeak atseden hartuko du aste honetan eta ez zaio batere gaizki etorriko azken partiduan lesionatutakoak osatzeko. Piparreroak 7 punturekin hirugarren postuan aurkitzen dira, Bilbo eta Laskorainekin berdinduta. Cerverano 10 punturekin buru doa sailkapenean eta Aspil Rivera de Navarra atzetik 9 punturekin. Liga bukatzeko asko geratzen da oraindik baina lehenengo lau jardunaldietan behintzat ez da ustekabekorik izan. Lehenengo Mailako filialari ere atsedena egokitu zaio aste honetan. Iurre Tabernaren aurka 5-2 galdu ondoren, lehenengo postuari ozta-ozta eta alde handirik gabe eutsi dio, izan ere, Iurre Taberna eta Hirukide Eskolapioak 18 punturekin berdinduta daude segidako postuetan, beraz, puntu bakarreko [...]