Banatu dira gabonetako zozketaren sariak
Lauburu K.E. Ibarra, areto futbol klubaren Gabonetako zozketako sari ederrak banatu dira jadanik. Aurten nobedade gisa urteroko saskiaz gain, zozketatu diren scooter-a eta iPhone X-a badituzte jabeak. Urtarrilaren 6an egindako zozketan hauek izan dira irabazleak: 3.500 €ko balioa duen saskia: Ainhoa Bengoetxea (5685 zkia.) Scooter-a: Koldo Barriola (8442 zkia.) Danon Txokoa-n salduta iPhone X-a: Francisco Javier Cornago (3282 zkia.) Iurre tabernan salduta Beste behin ere, elkartetik eskerrak eman nahi ditugu zozketa hau egin ahal izateko jaso dugun laguntza.