Bukaera ziragarri batean lortu zuen puntua Lauburuk (3-3)
Areto futbol partida bikain bat ikusteko aukera izan genuen larunbatean Belabietan, zaleak sortzen dituen horietakoa. Bi taldeen arteko errespetua gailendu zen lehenbiziko zati hotz baten ostean, bigarrena gol-aukerak, golak, alternatibak, epaile-erabaki eztabaidagarriak eta infartuzko amaierak pilatu zituen denbora izan zen. Berdinketak ez zuen bi taldetako inor asetzea lortu. Bi planteamendu oso desberdinekin hasi zen norgehiagoka, bertakoak alturazko defentsa landuz San Juanen baloi irteera zailtzeko; eta iruindarrek berriz, baloia utzi eta defentsa pista erdian eginez, ibartarren akatsak bilatu eta kontrara atera nahian. Bietako inork ez zizkion besteari erraztasunik jartzen eta defentsak erasoen aurrean gailentzen ziren. Denbora-tarte honen ondoren, Javier Pulidok [...]