Peña La Unión taldeari irabaziz bere hirugarren garaipena jarraian egin du Lauburuk (6-0)
Taldeko lan bikainak zein 40 minutuetan zehar Ibarrak kontzentrazio maila jaitsi ez izanak, hiru puntuak berriro Belabietan geratzea ahalbidetu zuen atzoko aurrez aurrekoan. Alfredo Hualderen mutilak erakutsitako defentsa-intentsitateak eta erasorako pazientziak Peña La Unión taldea indargabetzen amaitu zuen; aurkari gogorra eta lehiakorra zela erakutsi zuen, gauzak markagailuak adierazitakoa baino zailago jarri zituena. Tentsio handiko neurketa izan zen hasiera-hasieratik. Bisitaria bere ekintza guztiak irmotasun handiz egiten saiatzen zen. Moratuek ez ziren, hala ere, egoera honekin kikildu eta bere joaz baliatu ziren hirugarren minuturako markagailua desorekatzeko. Javi Saldisek zulatu zuen aragoiarren atea lehenengo aldiz. Irurtzungo goleatzaileak, Andoni Agirrezabalak eraso-defentsa trantsizio azkar [...]