7 2018.03.07

Alturako norgehiagoka Belabietan

2018-03-07T21:43:45+01:0007/03/2018|Tags: , |

LAUBURU KE IBARRA – GIMNÁSTICA CONSTRUCCIONES COBO Datorren larunbatean gure lehenengo taldeak maila handiko partidua jokatuko du Kantabriako Construcciones Cobo taldearen kontra; ligaren 24. jardunaldiko izarra izango da. Liga zirraragarri honen amaiera gerturatzen ari da, 7 jardunaldi besterik ez dira geratzen eta taldeak geroz eta saiatuago ikusten dira beren helburuetan. Laubururi larunbat honetan egokitu zaion partidua, antzeko helburuak dituzten bi taldeen arteko duelu zuzena da. Moratuek, egun betetzen duten hirugarren postu horretan sendotzea borrokatuko dute eta Kantabriakoek berriz, horra hurbiltzen saiatuko dira. Construcciones Cobo taldea, igo berria da kategoria honetara, baina kalitatezko eta eskarmentuzko lantaldea osatzea lortu zuen eta [...]

4 2018.03.04

Garaipenak ihes egin dio Laubururi 20 segundo faltan (2-2)

2018-03-04T20:26:00+01:0004/03/2018|Tags: , |

Atzoko arratsaldean bueltako bidai garratza egin behar izan zuten Alfredo Hualdek eta bere mutilak. Asko borrokatu ondoren, kontrako markagailua erremontatu eta Las Fuentes bezalako talde serio eta saiatu baten aurrean lehiatu eta gero, kontrako arean Andoni Carlosena helburu izan zuen falta batetik eratorritako kontra batean, tokikoek azken emaitza izango zen berdinketa ezarri zuten amaitzeko 20 segundo bakarrik falta zirenean. Atzoko partiduarekin galdu gabeko zortzigarren jardunaldia osatu izanak ez zuen arindu hasiera-hasieratik irabazteko jokatu zuen talde baten animoa. Aurre ikusi zen moduan, tentsio handiko neurketa izan zen, oso estua. Bertakoek oso partidu serioa jokatu zuten, bere atetik hurbil defendatuz. Lauburuk [...]

1 2018.03.01

Lauburu inkonformistarentzat irteera zaila

2018-03-01T10:33:27+01:0001/03/2018|Tags: , |

Martxoak 3ko larunbatean, moratuen lehenengo taldeak Las Fuentes talde aragoiarraren kontra jokatuko du Zaragozako gotorlekuan, Alberto Maestro kiroldegian. Norgehiagoka zaila izango da, Zaragozako taldea, lau garaipen eta bi berdinketekin lortutako 14 punturekin sailkapenaren beheko aldean kokatua baitago. Eta areto futbol nazionaleko brontze kategorian jarraitzea jokatzen dutenez, gelditzen diren zortzi partiduetatik bakoitza final baten moduan jokatuko dute. Lauburuk berriz, beste prisma desberdin batetik egingo dio aurre norgehiagokari. Hemendik amaierara geratzen den partidu bakoitza finala bezala izango da honentzat ere, baina hainbeste kostatako hirugarren postua mantentzeko helburuarekin jokatuko du. Talde honen izaera inkonformista eta garailea erakusteko momentua izango da, ea jokoan egongo [...]

22 2018.02.22

Partidu berria, ilusio berriak

2018-02-22T08:37:32+01:0022/02/2018|Tags: , |

LAUBURU KE IBARRA – CD PINSEQUE FS Otsailak 24ko larunbat honetan gure lehenengo taldeak ligako bere 22. jardunaldia jokatuko du Pinseque talde aragoiarraren kontra. Inauterietako ajearen ondoren, konpetizioa Belabietara itzuli da, eta norgehiagoka zirraragarri batekin gainera, non Lauburuk pinseque talde historikoaren aurrean neurtu beharko baitu. Aurtengo denboraldian aragoiarrek bere mailaren azpitik jokatzen ari badira ere, talde honen ezaugarrietako bat, kategorian eskarmentu handia duen eta oso lehiakorra den lantaldea izatea da; asmatze mailagatik bereizten da, 104 golekin, gehien markatu duen taldea delarik. Lauburu berriz, kontrako guztiagatik bereizten da, kategorian gol gutxien jaso dituen taldea da momentu honetan, 41 gol. Beraz, Belabietara [...]

19 2018.02.19

Garaipen garrantzitsua guztia lortzeko bidean (1-3)

2018-02-19T11:02:51+01:0019/02/2018|Tags: , |

Zumetaren azken uneko baja eta hainbat jokalari kili-kolo daudela, aste zaila izan da, baina Alfredo Hualderenak Tafallako pista zailean irabazi zioten lehenengo postuak lortzeko lehian aurkari zuzena denari, eta moratuek beren izaera agerian utzi zuten berriro denboraldi honetan. Tokiko taldea azken unera arte saiatu zen, eta lehenengo zatian aukerak izan bazituen ere, ibartarren aurrean erori ziren azkenean. Erritmo biziarekin hasi zen partidua, eta lehenengo iritsierak Lauburuk egin zituen. 30 segundorako Javi Saldisen erremate batek Goñin langa jo zuen eta segidako jokaldia ere, moratuentzako beste aukera bat izan zen. Hasieratik ikusi zitzaien beraz, norgehiagoka irabazteko grina. Tafatrans ez zen kokildu eta [...]

16 2018.02.16

Garrantzi handiko neurketa Tafallan

2018-02-16T16:00:21+01:0016/02/2018|Tags: , |

TAFATRANS VUL. RUIZ - LAUBURU KE IBARRA Larunbatean gure lehenengo taldeak ligako 21. jardunaldiari dagokion norgehiagoka jokatuko du Tafallan (Nafarroa), Tafatrans taldearen kontra. Jardunaldiko neurketarik azpimarragarriena izango da, zeren bi taldeak sailkapenean goiko postuetan kokatuta daude eta jardunaldiz jardunaldi denboraldiko talde errebelazio direla erakutsi dute biak. Nafarrak jarraian hiru porroteko bolada txar batetik datoz, Colo Colo, Sala Quinto eta Segorbe taldeen kontra, hain zuzen. Beraz, Tafallakoek joera horri buelta eman nahiko die, bere afizio handiari garaipen bat eskainiz. Laubururentzat bestalde, inauteriak direla eta, ez da ohiko astea izan eta entrenamendu orduak lortzeko arazoak izan dira, kalitatezko entrenamenduak izateko garaian bereziki. [...]

13 2018.02.13

Aurkari gogotsu baten kontra ezin izan zuen Lauburuk (4-4)

2018-02-13T10:16:58+01:0013/02/2018|Tags: , |

Azken unera arte saiatuta ere, Ibarrak ezin izan zion Bigmat Fontecha Juventud del Circulo taldeari irabazi. Burgosko taldeak puntu bat eraman zuten Belabietatik eta sailkapenean betetzen duen postukoa baino, beste irudi bat eman zuen. Erasoak menderatutako norgehiagoka batean, bisitariak bi alditan ere erremontatzea lortu zuen. Moratuek berriz, aste atipiko hau eraman zuten bizkarrean, eta hainbeste aldiz irabazarazi dien defentsa-lanetan egin zuten akats. Partidua hasi eta segundo gutxira jarri zen aldapaz gora moratuentzat. Jesusek, Gaztelakoen jokalari erasokorrenak, bandatik bota zuen defentsa indargabetuz eta sareetan sartu zuen. Ibarrako atezainak debuta zaila izan zuen, baina 11 hilabete geldirik egon ostean bere lana [...]

8 2018.02.08

Inauterietako larunbatean partidua Belabietan

2018-02-08T10:46:04+01:0008/02/2018|Tags: , |

LAUBURU KE IBARRA - BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO Larunbat honetan, inauterietako ospakizunen bete betean, gure lehenengo taldeak ligako 20. jardunaldiko norgehiagoka jokatuko du, Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra. Tolosaldean jai-astea bada ere, konpetizioa ez da geratzen Laubururentzat eta garrantzi handiko neurketa jokatu beharko du Belabietan BigMat Fontecha Juventud del Círculo taldearen kontra. Gaztelako taldeak ez du denboraldi honetan bere tokia aurkitzen eta arriskua duten postuetan dago egun, jaitsieratik 2 puntura. Denboraldi honetako berrikuntzarik aipagarriena egin duten entrenatzaile aldaketa izan da, Ramón Herreros “Chino”k Raúl Zamora ordezkatzen baitu, taldearen aurrean 10 urte arrakastatsu eman eta gero. Javier Cremer atean [...]

4 2018.02.04

Lauburuk, aurpegia emanda, berdinketa garrantzitsu bat lortu zuen (1-1)

2018-02-04T16:19:43+01:0004/02/2018|Tags: , |

Eta nola eman gainera…, norgehiagoka bikaina jokatu gabe eta beren jokorik onena garatu gabe, Alfredo Hualderen mutilak, edozein etsiaraziko zuen hainbat faktoreri aurre egiten jakin izan zuten. Hein handi batean Bizkaiko pistaren egoera txarrak eraginda, lehenengo zatiko joko falta gainditzen asmatu zuten moratuek. Zoritxarreko unea, norberak bere ondorioak atera ditzakeen jokaldi batean, Beñat Aldalurrek jasan behar izan zuen kolpe latza izan zen. Ezbairik ez duena, zera da, Beñat, tokiko jokalari batek sudurrean emandako kolpe horren ondorioz erretiratu egin behar izan zuela. Esan dugun moduan, lehenbiziko zatian bi taldeek ez zuten beren bertsiorik onena erakutsi. Baloiaren abiadura azkartzea eragozten zuen [...]

1 2018.02.01

Momentu onean dator Zierbenaren aurkako derbia

2018-02-01T15:21:36+01:0001/02/2018|Tags: , |

Larunbatekoa maila handiko erronka izango da Laubururentzat. Moratuek Zierbena indartsua bisitatuko dute, denboraldia beti ligako titulua lehiatzen amaitzen duen taldea, hain zuzen. Ibartarrentzat partidu berezia izango da, euskal derbia izateaz gain, aspaldiko urteetan bien arteko neurketetan ez baita gertatu Ibarra sailkapenean bere gainetik egotea. Egindako lan onaren emaitza da, noski, eta bigarren itzulia hiru garaipen jarraian lortuz hasi ostean, Lauburu galipoen kantxara, haiekin bost puntuko abantaila izanda aurkeztuko da. Arrazoi bikaina lehiatzeko eta gozatzeko, eta Lauburuk sailkapeneko lehenbiziko postuak lortzeko lehian, azkenera arte borrokatuko duela erakusten du. Alfredo Hualde, Ibarrako entrenatzaileak dioen moduan, “dinamika positiboan gaude, eta orain arteko [...]

Go to Top