28 2018.01.28

Peña La Unión taldeari irabaziz bere hirugarren garaipena jarraian egin du Lauburuk (6-0)

2018-01-28T18:13:09+01:0028/01/2018|Tags: , |

Taldeko lan bikainak zein 40 minutuetan zehar Ibarrak kontzentrazio maila jaitsi ez izanak, hiru puntuak berriro Belabietan geratzea ahalbidetu zuen atzoko aurrez aurrekoan. Alfredo Hualderen mutilak erakutsitako defentsa-intentsitateak eta erasorako pazientziak Peña La Unión taldea indargabetzen amaitu zuen; aurkari gogorra eta lehiakorra zela erakutsi zuen, gauzak markagailuak adierazitakoa baino zailago jarri zituena. Tentsio handiko neurketa izan zen hasiera-hasieratik. Bisitaria bere ekintza guztiak irmotasun handiz egiten saiatzen zen. Moratuek ez ziren, hala ere, egoera honekin kikildu eta bere joaz baliatu ziren hirugarren minuturako markagailua desorekatzeko. Javi Saldisek zulatu zuen aragoiarren atea lehenengo aldiz. Irurtzungo goleatzaileak, Andoni Agirrezabalak eraso-defentsa trantsizio azkar [...]

22 2018.01.22

Erritmo bizkorreko neurketa batean gainditu du Lauburuk Segorbe taldea (3-2)

2018-01-22T08:15:22+01:0022/01/2018|Tags: , |

Hilabeteko geldialdiaren ostean, 2.B Mailako ligari jarraipena emateko jokatutako norgehiagoka zirraragarria izan zen. Bi taldeak ikuskizun ederra eskaini zuten, emaitza azken segundoetan erabaki zelarik. Alfredo Hualderenak, lehenbiziko denbora bikaina jokatuta lortutako bi tantoen tartea Segorbekoek 2 minutu faltan nola gutxitzen zuten ikusi behar izan zuten. Hala ere, lehiatzen jarraitu zuten eta amaierarako 45 segundo faltan eta afizioari izugarrizko poza emanaz, Oihanek garaipenaren gola egitea lortu zuen. Lauburu oso bizi sartu zen partiduan; Castellóko taldearen defentsa pazientzia handiz irakurriz bere posizio-erasoak landu ahal izateko eta aurkariak eskatu ahalako intentsitatearekin babesten. Ibartarrak azkar hasi ziren arriskuak sortzen Daviden atean. Danik egindako tiro [...]

19 2018.01.19

Segorberen aurrean eta etxean jokatuz itzuliko da ligara Lauburu

2018-01-19T16:04:18+01:0019/01/2018|Tags: , |

Gabonetako atsedenaldiaren ostean, berriz Belabietan jokatuko du Lauburuk. Segorbe izango da oraingoan moratuen aurka neurtuko dena. Lauburuk ligako bigarren zati hau sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko helburuarekin hasi du, baina aurkari gogorra da Segorbe eta errendimendurik handiena exijituko dio Laubururi. Bihar, larunbata 20, izango da ligako hamazazpigarren jardunaldi honetan Castelló-ko Segorbe taldearen kontra jokatzeko eguna. Belabietako pista urdinean helburu bera duten bi talde topatuko dira. Alde batetik, Segorbe, sailkapeneko lehenbiziko postuak betetzeko helburuarekin sortutako talde bat, eta liga hasiera motela izan bazuen ere, jardunaldiak jokatu ahala, helburutik geroz eta hurbilago dago, hau da, denboraldi bukaeran pribilegiozko postuetan kokatuta egotea. Talde hau [...]

26 2017.12.26

Quinto de Ebroren pista zailean irabaziz gora egin du Lauburuk (2-5)

2017-12-26T12:00:21+01:0026/12/2017|Tags: , |

Aragoiar taldearen intentsitatea nagusi izan zen lehenengo denbora txarraren ostean berrosatzea lortu zuen Lauburu batentzat sufritutako eta lan askoko garaipena izan zen. Espero zen baino zakarragoa izan zen partidua, baina eskenatoki horretan Alfredo Hualderenak asmatu zuten garaipen erabakigarria gehitzen, konpetizioak izango duen lau asteko etenaldiaren aurretik. Moratuek ez ziren ongi hasi. Lehenbiziko errotazioak tokiko taldearen bultzadari tokia utzi behar izan zioten. Sala Quintok puntu bat igoarazten zien beren ekintzei; defentsan zein bere eraso jokoa oinarritzen zuten trantsizioak amaitzean. Kontraeraso hauetako bi, ibartarrei lana asko zaildu zien bi kolpeekin amaitu ziren. Lehenengo tantoa Luisek egin zuen, kantxa berean ostuta konbinazio [...]

21 2017.12.21

Quintora joango da Lauburu bigarren itzulia hastera

2017-12-21T13:50:36+01:0021/12/2017|Tags: , |

Ibarrak bigarren buelta larunbatean hasiko du, Sala Quinto taldearen kantxan. Sailkapenean paretsu doazen bi taldeak egingo dute topo norgehiagoka honetan, bi punturen aldea besterik ez dutelarik. Aragoikoa kontsolidatutako taldea da, azkeneko denboraldietan sailkapenaren erditik gorako partean amaitzen izaten duena. Aurten lehenengo buelta bikaina egin du, zortzi garaipen segidan lortuta multzoko sailkapenean buru ere izan ziren, baina bolada on honen ondoren lau aldiz jarraian galdu zuten eta pasa den asteburuan Segorberen kontra ere, ez zuten lortu bolada txarrari buelta ematea, binako berdinketan amaituz. Moratuek berriz, gustura sentitzeko adinako lehen itzulia bete dute, 27 puntu pilatuta eta kategorian gol gutxien jasan dituen [...]

14 2017.12.14

Liderraren kantxan irabazita itxi nahi du Lauburuk lehenengo buelta

2017-12-14T14:40:25+01:0014/12/2017|Tags: , |

Lauburuk Aragoiko lurretan jokatuko du 16ko larunbatean, multzoko liderra eta iazko irabazlea den taldearen kontra. Ibartarrak Zaragozara joan beharko dute, aurkari gogorrena den Colo Coloren kontra jokatzera; moratuen lehiakortasun maila neurtuko da lehenengo itzuli honen azken jardunaldian. Aragoiarren blokea multzoko onenetako bat da, azkeneko denboraldietan sailkapenaren goiko aldea betetzen ohitua dagoen taldea, eta iaz txapelketa irabazi zuena. Bigarren Mailara igotzeko fasean Castellóko Bisontes indartsuaren kontra galdu zuten, horregatik jarraitzen dute aurten Bigarren B Mailan. Alfonso Rodriguezek entrenatutakoek urteak daramatzate joko bikaina egiten kategorian kontsolidatuta dauden jokalariekin; Alfredo Hualderen mutilentzat erronka gehigarri bat izango da. Lauburuk norgehiagokak merezi duen eran egingo [...]

11 2017.12.11

Efektibitate faltak aurkari on baten aurrean galtzera eraman zuen Lauburu (2-3)

2017-12-11T11:04:42+01:0011/12/2017|Tags: , |

Ibarrak ezin izan zuen bolada onarekin jarraitu, bi hilabete galdu gabe egon ondoren, atzokoan, aurkariaren atean ez asmatzeak eta Gaztelakoen lan onak eragin zuten porrota. Alfredo Hualderenak bigarren denbora ona egin zuten, baina ezin izan zuten lehenengo zatian aldapa gora jarri zitzaien partidua irauli. Bisitariek biziago sartu ziren partidan, baloia ongi mugitzen zuten eta amaitze-lekura erraz iristen ziren. Lauburuk osatzea lortu zuen eta bosgarren minuturako jokoaren dinamika aldatzen hasi zen. Honela iritsi ziren partiduko lehenengo aukerak eta Oihan eta Agus izan ziren atezain aurkariari lana ematen lehenbizikoak. Lehenengo tantoa Lauburuk egingo zuela uste zenean, Guadalajara izan zen markagailuan aurreratu [...]

6 2017.12.06

Ventanas Isu F.S. on baten aurrean gailendu da Lauburu (0-3)

2017-12-06T22:52:04+01:0006/12/2017|Tags: , |

Ibarrak Ventanas Isuri irabazi dio gaur goizean Lasarten jokatu duten Gipuzkoako Kopako final laurdenetako partiduan. Bertakoek defentsa lan bikaina egin dute, talde serio eta ordenatu moduan agertuz, eta kantxan nagusitasuna izanda ere, partida ez da inongo momentuetan moratuen aldera etorri. Espero zen moduan, norgehiagokaren pisurik handiena Lauburuk izan du, Lasartekoek aldiz, bere atearen ingurua babesten saiatu dira, kontraren bat harrapatu nahian. Markagailua nahikoa azkar ireki izanak lasaitasun dezente eman die Alfredo Hualderen mutilei, baina tokikoek ez dute etsi eta bere lana egiten jarraitu dute, bigarren denboran Iraitzen atera hurbilketa batzuk eginez. Moratuen golak Agus eta Andoni Carlosenak egin dituzte. Lehenengoa [...]

3 2017.12.03

Lau segundo faltan irabazita liga astindu du Ibarrak (2-3)

2017-12-03T17:24:55+01:0003/12/2017|Tags: , |

Denboraldiko partidurik edo jokorik onena egin gabe, Lauburuk Bigarren B Mailako eragozpen zailenetako bat gainditu zuen atzokoan. Markagailuan berdinketarekin zirela bostekoarekin erasotuz, Alfredo Hualderenak Andoni Carlosenak 4 segundo faltan sartutako golari esker garaile atera ziren. Espero moduan, San Juan intentsitate handiz sartu zen partiduan. Bere lerroak ibarrakoen area ingururaino eramanaz, Iker Bizkaien taldeak martxa bat gehiago sartu zion norgehiagokari Laubururen eraso jokoa neurri handi batean eragotziz. Defentsa aurreratu honi esker, tokiko taldeak baloi osteak eragin eta Zuhaitzen atera bideratutako trantsizio arriskutsuak egiten zituzten. Lauburuk aldiz, baloi geratuan estrategia jokaldiak egiteko aukera aurkitutakoan sortzen zituen arrisku egoerak. San Juan bost [...]

1 2017.12.01

Lauburuk dena lortu nahi du jardunaldi garrantzitsu honetan

2017-12-01T11:32:43+01:0001/12/2017|Tags: , |

Sailkapenaren lehenengo postuetan kokatuta, lehenbiziko itzuli honen azken fasean sartuko da Ibarra. Abenduak 2ko larunbatean, Iruñeara joango dira A.D. San Juan taldearen kontra neurtzera, ligako 13. jardunaldia izango den partidurik garrantzitsuenetako batean. 2.B kategorian tradizio handia duten bi talde dira eta biak 24 punturekin berdinduta iritsiko dira norgehiagokara. Nafarra azken denboraldietan sailkapenaren goiko partean egoten ohitua dagoen talde kontsolidatua da. Denboraldi honen hasieratik Iker Bizkaik entrenatzen duen taldeak urteak daramatza bere kantxa gotorlekua bilakatzen, beraz, larunbateko norgehiagoka Alfredo Hualderen mutilentzat erronka handiagoa izango da larunbatekoa. Entrenatzailearen hitzetan, “garai onean iritsi gara lehenbiziko itzuliaren finalera, baina kalitate handiko eta pribilegiozko postuak [...]

Go to Top