25 2019.02.25

Lauburuk ezin izan zuen Alzira liderraren aurrean puntuatu (5-2)

2019-02-25T10:16:13+01:0025/02/2019|Tags: , , , |

Liderraren kontrako norgehiagoka jokatuta zapore txarrarekin itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak Alziratik. Jokoari dagokionez, moreak parez pare jokatu zuten aurkariaren kontra eta gehiago merezi izan bazuten ere, ez zuten Balentziakoak menderatzea lortu. Aurretik ere jarri ziren, baina azken minutuetan bostekoarekin norgehiagoka irabaztea atera zirenean, porrotera kondenatuak izan ziren hiru gol jasan zituzten. Zapore txarra kirolaz kanpoko jarrerengatik ere bai, kirol honen inguruko baloreekin zerikusirik ez duen tratu bat jaso baitzuen Ibarrako taldeak bertako zaleen zati batengandik, eta halaxe ipini zuten epaileek beren aktan. Norgehiagokaren lehenbiziko minutuak errespetu handikoak izan ziren bi aldeetatik; inork ez zuen huts egin nahi. Bi defentsak [...]

14 2018.10.14

Lauburu garaipenaren bidera itzuli da (5-1)

2018-10-14T20:04:00+02:0014/10/2018|Tags: , , , |

Kopako partida galdu eta puntuatu gabe bi jardunaldi egin ondoren, egoera iraultzea behar-beharrezkoa zen, eta helburu nagusia hiru puntuak lortzea izan behar zuen. Horrelaxe atera ziren Alfredo Hualderen mutilak, dinamika aldatuko zutela ziur, eta talde honen izaera ezaugarritzen duen buru-estimu horrekin, Belabietako azken 5-1eko emaitzaz gain, irudi bikaina utzi zuen Alzira bat gainditzeko gai izan ziren. Moreak partidan sartu ziren hasieratik eta horren ondorioz lehenbiziko aukerak sortu ziren. Valentziarrek ibartarren baloi irteeran egiten zieten presioa norgehiagoka guztian, baina ez zuten bertakoen joko ona desegiten, hauek presiotik atera eta aurkariaren atera iristea lortzen zutelarik. Honela iritsi zen arratsaldeko lehenbiziko gola; Aitzolek [...]

Go to Top