8 2019.03.08

Ohorezko Maila garaipen gehiago lortzen saiatuko da Polancon

2019-03-08T13:56:42+01:0008/03/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren lehenbiziko puntuak lortzeko zorian egon da. Entrenatzailearen hitzetan: “Sailkapenari begiratu eta aurkaria azken postuan dagoelako norgehiagoka irabaziko dugula pentsatzea akats bat da; Eskoriatza eta Gora Bilbao taldeen etxean partida onak [...]

7 2019.03.07

Titulua lortzeko lehia buruan duela berrartuko du liga Lauburuk

2019-03-07T20:14:50+01:0007/03/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA – PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 Ibarra bere zaleen aurrean jarriko da berriro larunbatean. Egutegiak hala aginduta eta bigarren itzuli honetan izan diren atsedenaldiak kontuan hartuta, abenduaz geroztik bi norgehiagoka bakarrik jolastu dituzte moreak etxean. Zaleek babestuta, Alfredo Hualderenak titulua lortzeko lehiara itzuliko dira. Ez da batere erraza izango ordea. Patatas Gomez – AD Sala 2012 taldeak ezusteko batzuk eman dizkie kategoria honetan puntakoak diren hainbat taldeei. Alzirara eta Tafallara egindako bisitetan lortutako berdinketa bana dute meritu moduan, beraz, ibartarrek ez lukete fidatu behar Zaragozakoek sailkapenean duten postuagatik. Miguel Escosak entrenatutako taldea hamabigarren postuan kokatua dago, baina [...]

27 2019.02.27

Kostatako garaipena lortu du Lauburu Ibarra Mahalak

2019-02-27T12:56:52+01:0027/02/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala - Castro Urdiales CFS 3-2 irabazi zion Lauburu Ibarra Mahalak Castro Urdialesi bere ligako hamazazpigarren jardunaldian, eta azken asteetan zuen bolada ezkorra etetea lortu zuen honela. Etxeko talde moduan jokatzera Amasa-Villabonara joan behar izan zuten moreek eta lan handian egin behar izan zuten Kantabriako taldea menderatzeko, 40 minutu luzeetan gauzak asko zaildu zituen-eta. Pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi ziren bi taldeak, aurkariari akatsak eginarazteko xedez. Ibarrako taldea ez zen eroso sentitzen jokoa eraikitzeko garaian, pistan zeuden aire-poltsen konkorrak zirkulazioa eta paseak zailtzen zituztelako. Zortzigarren minutuan moreak aurreratu ziren markagailuan, Oier Goikoetxeak pista erdian ostu eta parekoaz libratuz [...]

25 2019.02.25

Lauburuk ezin izan zuen Alzira liderraren aurrean puntuatu (5-2)

2019-02-25T10:16:13+01:0025/02/2019|Tags: , , , |

Liderraren kontrako norgehiagoka jokatuta zapore txarrarekin itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak Alziratik. Jokoari dagokionez, moreak parez pare jokatu zuten aurkariaren kontra eta gehiago merezi izan bazuten ere, ez zuten Balentziakoak menderatzea lortu. Aurretik ere jarri ziren, baina azken minutuetan bostekoarekin norgehiagoka irabaztea atera zirenean, porrotera kondenatuak izan ziren hiru gol jasan zituzten. Zapore txarra kirolaz kanpoko jarrerengatik ere bai, kirol honen inguruko baloreekin zerikusirik ez duen tratu bat jaso baitzuen Ibarrako taldeak bertako zaleen zati batengandik, eta halaxe ipini zuten epaileek beren aktan. Norgehiagokaren lehenbiziko minutuak errespetu handikoak izan ziren bi aldeetatik; inork ez zuen huts egin nahi. Bi defentsak [...]

Go to Top