Joanes, Jubenilen Ohorezko Mailara etorri den jokalari berria

2019-02-16T17:41:17+01:0016/02/2019|Tags: , , , |

Futbol 11n Tolosa C.F. eta Real Sociedad taldeetan hainbat denboraldi bikain burutu ostean, akordio bat itxi du klubak Tolosako jokalari honekin denboraldi bukaera arte. Joanes Tijero Drabasak 18 urte bete berri ditu eta Tolosa CF taldeko azpiko kategorietatik dator, jubenilen Liga Nazionaletik hain zuzen. 17/18 denboraldian sartu zen bertan, lau denboraldiz Real Sociedad taldearen azpiko kategorietan ibili eta gero; bi denboraldi infantiletan eta beste bi, lehenbiziko urteko kadete mailan eta euskal ligan hurrenez hurren. Arevaloren taldean entrenatzen bi hilabete daramatza Joanesek, kirol honetara eta jokatzeko erara egokitzeko prozesuan dihardu. Klubarekin itxitako akordioa egungo denboraldia amaitu artekoa eta beste denboraldi bat [...]