Titulua lortzeko lehia buruan duela berrartuko du liga Lauburuk
LAUBURU KE IBARRA – PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 Ibarra bere zaleen aurrean jarriko da berriro larunbatean. Egutegiak hala aginduta eta bigarren itzuli honetan izan diren atsedenaldiak kontuan hartuta, abenduaz geroztik bi norgehiagoka bakarrik jolastu dituzte moreak etxean. Zaleek babestuta, Alfredo Hualderenak titulua lortzeko lehiara itzuliko dira. Ez da batere erraza izango ordea. Patatas Gomez – AD Sala 2012 taldeak ezusteko batzuk eman dizkie kategoria honetan puntakoak diren hainbat taldeei. [...]