Motz gelditu zen berdinketa (3-3)
LAUBURU K.E. IBARRA - OTXARTABE C.D. Areto futbol partida bikaina eskaini zien beste behin Lauburuk bere zaleei, golak, markagailuan aukerak eta amaiera arte emozioa. Jokaldiak definitzeko garaian izandako eraginkortasun faltak bakarrik eragotzi zion laubururi garaipena eskuratzea. Bizkaitarren atean sartuta hasi zuen norgehiagoka Lauburuk, iritsiera asko eta garbiak eginez; Falagan izan zen protagonista une horietan bere geldiketekin. Lehenengo iritsierak Andonik egin zituen, birritan; ondoren Oihanek beste bi eta Javi eta Antxonek beste bana. Hala ere, inork ez zuen lortu atea zulatzea. Otxartabek aldiz, nagusitasuna izan zuen lehenbiziko trantsizioa aprobetxatu zuen eta markagailua 0-1era igo zuen laugarren minutuan. Kolpea izan zen Ibarrakoentzat, [...]