Lauburu Ibarra Mahalak hazten jarraitzen du

2018-09-19T13:08:37+02:0019/09/2018|Tags: , , , , |

Hirunako berdinketa egin zuen Lauburu Mahala Ibarrak CD Eguzki taldearen kontra, aurre-denboraldiko bere bigarren partiduan. Talde moreak aurrekoan baino hobeto jokatu zuen, baina defentsan egindako akatsek aurre-denboraldiko lehenbiziko garaipena lortu gabe geratzera kondenatu zituen. Aurkaria, defentsa azken 12 metroetan kokatuz, ixten saiatu zen kontrara ateratzeko asmoz. Moreak pasa den astean ikusi zutenarekin zerikusirik ez, baina ongi etorri zitzaion planteamendu hau, lantaldeak denboraldi guztian zehar emango diren egoera desberdin guztiak ezagutu beharko baititu. Lehenengo zatia banako berdinketarekin amaitu zen. Iker Zubelzuk aurreratu zuen taldea markagailuan faltako sake batean. Lehenbiziko denbora amaitzeko minutu gutxi geratzen zirela, bisitariak egindako hirugarren jaurtiketan 1-1 [...]