15 2019.01.15

Lauburu Ibarra Mahalak ezin izan zuen liderra gainditu

2019-01-15T18:30:10+01:0015/01/2019|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 4-2 galdu zuen AD San Juan talde liderraren aurrean, jarraian egindako lau garaipenen bolada ona amaituz. Norgehiagoka bikaina jokatu zuten moreek eta Iruñako taldea ustekabean harrapatzeko zorian egon ziren. Nafarrek bere jokalari onenen talentuaz baliatu behar izan zuten ibartarrak gainditzeko. Moreak defentsa altua eta pista erdikoa txandakatuz hasi zuten norgehiagoka, ondo kokatu eta baloi galerak aprobetxatuz kontra bizkorretan ateratzeko. Zirraragarriak izan ziren lehenbiziko minutuak, bi taldeak bizi-bizi, markagailuan aurretik jarri nahian. Bosgarren minutuan bertako taldea aurreratu zen, falta bat ateratzean sartutako golarekin. Arevaloren mutilak ongi erantzun zioten tanto honi eta minutu bat beranduago Ion Ander Cuadradok 25 [...]

25 2018.10.25

Bosgarrenean lortu dezakegu

2018-10-25T16:10:30+02:0025/10/2018|Tags: |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere bosgarren jardunaldia jokatuko du larunbatean. Ibartarrak Kantabriako Mar Rock taldea jasoko dute Belabietan 16:00etatik aurrera. Denboraldiko lehenbiziko garaipena lortzen saiatuko dira moreak eta horretarako denboraldian irabazi ez duen beste talde bati garaitu beharko dio. Larunbateko norgehiagokan Iker Zubelzu baja izango da, asteko lehenengo entrenamenduan zain-tiratu bat egin ostean; Asier Izagirre ere justu ibiliko da, baina partidua jokatzeko baldintzetan egongo dela espero da. Intentsitate handienarekin entrenatu du Ibarrako lantaldeak astean zehar eta orain arte punturik lortu ez badu ere, geroz eta sentsazio hobeak ematen ari den taldea da; larunbatean hori erakusten saiatuko dira denboraldiko lehenengo [...]

19 2018.09.19

Lauburu Ibarra Mahalak hazten jarraitzen du

2018-09-19T13:08:37+02:0019/09/2018|Tags: , , , , |

Hirunako berdinketa egin zuen Lauburu Mahala Ibarrak CD Eguzki taldearen kontra, aurre-denboraldiko bere bigarren partiduan. Talde moreak aurrekoan baino hobeto jokatu zuen, baina defentsan egindako akatsek aurre-denboraldiko lehenbiziko garaipena lortu gabe geratzera kondenatu zituen. Aurkaria, defentsa azken 12 metroetan kokatuz, ixten saiatu zen kontrara ateratzeko asmoz. Moreak pasa den astean ikusi zutenarekin zerikusirik ez, baina ongi etorri zitzaion planteamendu hau, lantaldeak denboraldi guztian zehar emango diren egoera desberdin guztiak ezagutu beharko baititu. Lehenengo zatia banako berdinketarekin amaitu zen. Iker Zubelzuk aurreratu zuen taldea markagailuan faltako sake batean. Lehenbiziko denbora amaitzeko minutu gutxi geratzen zirela, bisitariak egindako hirugarren jaurtiketan 1-1 [...]

1 2017.11.01

Partida serio bat eta ohorezko mailaren garaipena

2017-11-01T09:17:03+01:0001/11/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 5-2 irabazi zion Asturiasko Siero taldeari pasa den larunbatean Belabietan jokatu zen norgehiagokan. Merezi gabeko porrota jasan ostean, moratuek, beroketan bertan konplikazioak sortu ziren partida bat aurrera ateratzea lortu zuten (Asier Colasek, baloiarekin borrokan zebilela, kolpe bat jaso eta partidatik kanpo geratu behar izan zuen). Ezin hobeto hasi zen neurketa Aitor Arevaloren mutilentzat, baloia abiaduraz eta kriterioarekin mugitzen zuten Asturiaskoen defentsaren aurrean. Laugarren minutuan talde guztiaren artean burututako konbinazio eder batekin Aitor Sanchezek etxekoentzat lehenengo gola izango zena sartu zuen. Bisitariek pibotean baloiak sartuz oinarritu zuten beren jokoa, moratuen defentsari bizkarrez irabaziz eta posizio eta estrategia [...]

Go to Top