Berdindeketa gazi-gozoa lortu du Lauburuk denboraldiko lehenengo derbian

2018-09-23T19:04:54+02:0023/09/2018|Tags: , , , |

Alfredo Hualderen taldeak 20 segundo faltan berdindu zuten partidua, kontrako 4-2ko emaitza irauli ostean. Kopako sailkapena lortuta aste magikoa izan ondoren, moreak Bizkaiara bidaiatu zuten denboraldiko derbia jokatzeko asmoz. Aurrean, igo berria den Otxartabe, kalitatezko jokalariekin indartutako taldea, eta Ibarrakoei gauzak asko zaildu zizkiena, irabazteko aukerak ere izan zituztelarik. Norgehiagoka bertakoen nagusitasunarekin hasi zen, Josebaren ate morera behin baino gehiagotan iritsiz. Oso trebe ibili zen Joseba iritsiera hauek zapuzteko garaian eta markagailua hutsean mantentzeko. Ibartarrak ez ziren oso eroso ikusten pistan eta honela iritsi zen partidako lehenbiziko gola. Aurkariaren zelaian baloia galdu eta kontra azkar batean, Cristianek ireki zuen markagailua, [...]