Bostekoarekin salbatu du puntua Lauburuk (2-2)
TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ - LAUBURU KE IBARRA Tafallako Laboral eraikineko harmailak lepo bete zituzten zaleei, oso lehiatua eta zirraragarria izan zen norgehiagoka eskaini zien Tafatrans eta Lauburu taldeek larunbatean. Nafarren joak bere aldeko 2-0 jartzea eragin zuen, baina azken minutuetan ibartarrek, bosteko jokoarekin, markagailua berdintzea lortu zuten bi aurkariak asetu gabe utziz. Lehenengo itzulian bi taldeak jokatu zuten norgehiagokaren antzekoa izan zen, bi proposamen ezberdinekin. Gipuzkoarrek alturako defentsa planteatu zuten [...]