4 2019.02.04

Bostekoarekin salbatu du puntua Lauburuk (2-2)

2019-02-04T19:50:36+01:0004/02/2019|Tags: , , , |

TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ - LAUBURU KE IBARRA Tafallako Laboral eraikineko harmailak lepo bete zituzten zaleei, oso lehiatua eta zirraragarria izan zen norgehiagoka eskaini zien Tafatrans eta Lauburu taldeek larunbatean. Nafarren joak bere aldeko 2-0 jartzea eragin zuen, baina azken minutuetan ibartarrek, bosteko jokoarekin, markagailua berdintzea lortu zuten bi aurkariak asetu gabe utziz. Lehenengo itzulian bi taldeak jokatu zuten norgehiagokaren antzekoa izan zen, bi proposamen ezberdinekin. Gipuzkoarrek alturako defentsa planteatu zuten aurkariaren erasoa ekidin nahian eta baloia hartuz erasoan iniziatiba izateko. Nafarrek berriz, bere kantxan babesten ziren moreen erasoez, erasoan trantsizio bizkorrak bilatu nahian, ezustean harrapatu eta aurkariaren atera ahalik eta [...]

1 2019.02.01

Titulua lortzeko hautagai den taldearen aurrean hitzordu garrantzitsua

2019-02-01T17:31:44+01:0001/02/2019|Tags: , , , |

TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Sei puntu balio duten partida horietako bat jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako titulua lortzeko bidean aurkari zuzenaren kontra jokatuko du-eta. Hualderen mutilak Tafallako kantxa zailera joan beharko dute lehiaketa zirraragarri honetan guztiaren bila doazela erakustera. Lehenbiziko lau sailkatuak bi puntuko aldearekin egonda eta jarraitzaileak atzetik estutzen ari diren honetan, edozein estropezuk indarra galtzera eramango luke, izan ere, saria eramateko hautagaiak zortzi ere izan baitaitezke. Falta diren 13 finaletatik lehenbizikoa izango da zalantzarik gabe, moreentzat zailenetako bat, talentu handiko jokalariez osatutako talde bati egin beharko die aurre-eta. Tafatrans taldeak, bere lantaldean kalitatezko jauzi [...]

Go to Top