Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzulia Irurtzunen hasten du Xotaren aurka

2019-01-17T19:12:52+01:0017/01/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzuliko lehenbiziko norgehiagokari egin beharko dio aurre larunbatean, 18:30ean. Pasa den asteburuan liderraren aurrean galdu ostean, Xota moduan ezagutzen den Osasuna Magna talde nafarraren kontra jokatuko dute. Irurtzungo talde hau bigarren postuan kokatua dago ligako sailkapenean, AD San Juan talde liderrak dituen puntu kopuru berarekin. Joaneko norgehiagoka oso paretsu joan zen eta Aitor Arevaloren taldea garaipena eskuratzeko zorian egon zen, baina azken uneetan lortutako 3-4eko emaitzarekin amaitu zen. Nafarrek lehenengo itzulian egindako ibilbidea bikaina izan da; 12 garaipen eta berdinketa bakarra egin dute, azken hau San Juanen kontra. Landutako taldea da Xota, urtez urte belaunaldi lehiakorrak [...]