21 2019.01.21

Ozta-ozta ibili da, baina ezin izan da (2-1)

2019-01-21T22:45:31+01:0021/01/2019|Tags: , , , , |

XOTA C.D.F.S - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-1 galdu zuen Osasuna Magnaren etxean, bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian. Defentsa arloan norgehiagoka osatu bat burutu zuten, eta aldeko emaitza lortzeko zorian egon ziren bigarrenaren kontra. Bertako taldearen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka, ibartarrak defentsa desberdinak txandakatzen zituzten eta baloia intentsitatearekin estutuz nafarren jokoan akatsak sortzen zituzten. Talde nafarrak lehenengo lerroan intentsitate maximoarekin babesten dute, hala, erasoan lauko jokoa eta 3-1ekoa pibotarekin erabili zuten moreek, bertikaltasun zuzena bilatuz. Defentsa-ekintzetako agresibitatea medio, hiru pase baino gehiago lotzeko arazoak izan zituzten bi taldeak lehenengo minutuetan. Bederatzigarren minutuan bertako taldea aurreratu zen markagailuan talde [...]

17 2019.01.17

Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzulia Irurtzunen hasten du Xotaren aurka

2019-01-17T19:12:52+01:0017/01/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzuliko lehenbiziko norgehiagokari egin beharko dio aurre larunbatean, 18:30ean. Pasa den asteburuan liderraren aurrean galdu ostean, Xota moduan ezagutzen den Osasuna Magna talde nafarraren kontra jokatuko dute. Irurtzungo talde hau bigarren postuan kokatua dago ligako sailkapenean, AD San Juan talde liderrak dituen puntu kopuru berarekin. Joaneko norgehiagoka oso paretsu joan zen eta Aitor Arevaloren taldea garaipena eskuratzeko zorian egon zen, baina azken uneetan lortutako 3-4eko emaitzarekin amaitu zen. Nafarrek lehenengo itzulian egindako ibilbidea bikaina izan da; 12 garaipen eta berdinketa bakarra egin dute, azken hau San Juanen kontra. Landutako taldea da Xota, urtez urte belaunaldi lehiakorrak [...]

2 2018.10.02

Lauburu Mahala Ibarrak 3-4 galdu du ligako lehenengo jardunaldian

2018-10-02T19:07:02+02:0002/10/2018|Tags: , , , , , |

Aitor Arevaloren mutilak zalantza handiekin iritsi ziren ligako lehenbiziko partidura. Aurre-denboraldian emaitza txarrak izan badituzte ere, norgehiagoka on bat jokatu zuten igandean, eta jasaten ari diren belaunaldi aldaketaz gain, astez aste asko haziko den taldea dela erakutsi zuten. Ligako lehenbiziko garaipena lortzeko zorian egon ziren liga nazionaleko talde onenetako baten aurka. Erritmo biziarekin hasi zen neurketa, eta ekintza arriskutsuenak bertako taldeak sortzen zituen, lehenengo lerroan nafarren bizkarrean min handia eginez. Bi taldeak estu hartu zituzten markak, aurkariaren ate inguruan berreskuratzen saiatzeko asmoz. Norgehiagoka elektrikoa zen eta joan etorriak bi aldetan gertatzen ari ziren. Bi taldeak saiatu ziren, baina hutseko [...]

Go to Top