Carlosena anaiak berrituak, Oihan eta Andoni!!

2018-07-20T15:53:11+02:0020/07/2018|Tags: , , , , , , , |

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko bi jokalarien berritzea jakinarazi nahi dugu, Carlosena anaiak dira jokalari hauek, Oihan eta Andoni, hain zuzen. Kanpaina bikain bat burutu ostean, moratuekin berrituko dute beste urtebetez, beraz bien golez gozatzen jarraitzeko aukera izango degu berriro. Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala eta Beñat Aldalur jokalarienak etorri dira. Pixkanaka ari gara lantaldea osatzen. Denboraldi historikoa izango da, klubak lehenengo aldiz hartuko baitu parte Errege Kopan.